Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Enpresek zailtasunak dituzte kontratazio berrietan beharrezko profilak aurkitzeko, ikerketa baten arabera
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Garapeneko Departamentuaren laguntzarekin, datozen urteetarako Debagoiena eskualdeko enpresetan sortuko diren ZTIM lanpostuen ikerketa egin dute. Industria sektoreko eta zerbitzu aurreratuko 5.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituzten 23 enpresek parte hartu dute azterketan. Enpresa txikiak eta handiak izan dira, eskualdeko herri gehienetan kokatutakoak eta teknologia maila aurreratua eta erdi-aurreratua dutenak.
Egungo lan-merkatuak ZTIM profesionalak behar ditu
Etorkizuneko lanpostuak zehazteko eginiko azterketa honek, langileei eskatuko zaizkien gaitasun teknikoak eta zeharkakoak jasotzeaz gain, prestakuntza beharrak eta talentua topatzeko enpresek dituzten oztopoak ere identifikatzen ditu. Izan ere, enpresen %78ak aipatzen du zailtasunak dituela kontratazio berrien aurrean behar dituzten profilak aurkitzeko.
Parte hartu duten enpresen % 30ek adierazi du mekanikari buruzko prestakuntza behar dutela, % 25ek elektronikari buruzkoa, % 18k mekatronikari buruzkoa, % 15ek mekanizazioari buruzkoa eta % 13k informatikari buruzkoa. Unibertsitate-mailako nahiz unibertsitate-mailako heziketa-zikloak izan daitezke.
Lan eskaintzetan hautagaiei gehien baloratzen zaizkien konpetentziak dira lidergoa, ekimena, ingurume berrietara egokitzeko gaitasuna, erresilientzia, ikasteko gaitasuna eta arazoen ebazpenerako gaitasuna.
Zailtasunak lanpostuak modu erakargarrian erakusteko
Analisiak agerian utzi duen beste ondorioetako bat da enpresek zailtasunak dituztela lanpostuak modu erakargarrian erakusteko. Izan ere, diotenez, askotan lan-baldintza gogorren estereotipoei lotuta daude postu batzuk (lan-ordutegi konplexuak, zikinkeria...). Egoera horren aurrean, galdetutako enpresen % 43k adierazi du zailtasunak dituela bere lanpostuak modu erakargarrian erakusteko.
Azterketak, gainera, badu atal berezi bat Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean (ZTBP2030) definitzen diren oinarrizko teknologien maparen ingurukoa. Enpresei galdetu zaie teknologia mota bakoitzaren garrantzia eta ezagutza maila zenbatekoa den. Eskualdeko enpresen jardueraren eraginez, gehien ezagutzen dituzten teknologiak, Zibersegurtasuna, Material eta Prozesuak eta IoT multzoetako teknologiak dira.
Lortutako emaitzak eta ondorioak infografia batean islatu dira laburpen gisa. Emaitzen difusioa ekitaldi batean egin da eta bertara gonbidatuak izan dira azterketan parte hartu duten eskualdeko enpresak, zein Lanbide Heziketa eta ikastetxeetako orientatzaileak. Izan ere, zer ikasi erabakitzeko momentuan dauden ikasleentzat oso informazio interesgarria izan daiteke ikerketan jasotakoa.