Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
David Sanchezek hitzaldia eskainiko du Enpresarean Foroan
Enpresarean Foroaren lehen gosari-hitzaldia Irungo Ficoba erakustazokan egingo da, uztailaren 16an. David Sánchez Bote, MIKeko Zuzendari Nagusia izango da hizlari. Bertara joateko interesa dutenek izena eman beharko dute.

Enpresarean, euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen sarea da, eta era berean euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi ditu, muga guztiak gaindituz.
Aurten, Enpresarean Foroaren lehen gosari-hitzaldia antolatu da, Irungo Ficoba erakustazokan egingo dena. Eta David Sánchez Bote, MIKeko zuzendari nagusia izango da hizlari.
Hona hemen xehetasunak:
Eguna: 2015-07-16
Ordutegia: 9:00-11:00
Lekua: Ficoba erakustazoka, Irun. (Nola iritsi?)
Hitzaldira etorri nahi baduzue, eman izena inprimaki hau beteta.