Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Gestioari buruzko ikerketa zentroa
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
David Sanchez Bote da MIK kudeaketan ikerketa-zentroko zuzendari nagusi berria
David Sanchez Enpresa-aholkularia eta Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzailea da, Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziatua Mondragon Unibertsitatean, eta Ekonomiako eta Enpresen Zuzendaritzako doktorea Deustuko Unibertsitatean. MIKeko arduradun berria 2000 urtetik Mondragon Unibertsitatearekin eta MIKekin harremanetan egon da. Unibertsitate horretako irakasle- eta ikerketa-lanak, beste erakunde batzuetako irakasle- eta aholkulari-lanekin uztartu ditu. Arduradun berriarentzat MIKen zuzendaritza onartzea ‘aukera paregabea izan da, izan ere, ikerketaren mundua oso maite du, eta eginkizun hori aukera ezin hobea da sektore horretan jarraitzeko’.
Michigan-eko eta Harvard-eko Unibertsitateak
Sanchez Bote 2000. urtetik ikertzaile lanetan aritu da. Lan hori Mondragon Unibertsitateko Informazio Sistemak irakasgaiko irakasle-lanarekin uztartu du. Gainera, Michigan Unibertsitatean visiting scholar izan da, Community Lab ikerketa proiektuaren barruan.
Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola ‘El cuarto sector en Euskadi’, Innobasquek 2012. urtean argitaratua, eta ‘Sectores de la nueva economía 20 + 20: economía abierta’, 2010eko azaroan Escuela de Organización Industrial EOIk argitaratua. Ikertzaile gisa The Mit press-ek 2012an argitaraturiko Robert Kraut-en eta Paul Resnick-en ‘Building Succeessful Online Communities’ liburuaren argitalpenean ere hartu du parte, besteak beste.
Gainera, nazioko nahiz nazioarteko makina bat hitzalditan eta biltzarretan hartu du parte, eta horietan hainbat ikerketa-lan aurkeztu ditu, hala nola, ‘An open innovation model based on the experience of Basque companies’ lana, 2012an Harvardeko Negozio Eskolak antolaturiko Berrikuntza Irekiari buruzko Nazioarteko 10. Workshopean aurkeztua.
Aholkularitzaren alorrean, David Sanchezek proiektu ugaritan hartu du parte, Consultoría Artesana en Red enpresaren eskutik, hala nola estrategia digitalari buruzko, enpresa irekiari buruzko eta administrazio publikoetan nahiz enpresa pribatuetan praktikako eta lineako komunitateak abian jartzeko proiektuetan.
2011-2012 epealdian, MIKeko egungo arduraduna ‘Openbasque: lankidetzan oinarrituriko berrikuntza irekirantz’ proiektuko ikertzailea izan da. MIK buru izan duen proiektu hori, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Etortek programak finantzatu du. Epealdi horretan, bere irakasle lana oso oparoa izan da. Hainbat alorretan eman ditu ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta lantegi praktikoak, bai gure mugen barruan bai kanpoan. Aurten, Escuela de Organizacion Industrialek eta Mondragon Unibertsitateak antolaturiko ‘Ekintzailetza eta Enpresa Irekia” ikastaroa zuzendu du. .
2001ean abian jarri zenetik, MIK zentroak nazioartean erreferente izatea lortu du enpresen kudeaketaren ikerkuntzan, eta bere ereduak, unibertsitateko ikerketa eta enpresara, erakundeetara eta instituzioetara bideraturikoa, bateratu ditu.