Datuek MONDRAGONek estrategia internazionalarekin asmatu duela berretsi dute

MONDRAGONek argitaratu berri duen txosten baten arabera, enpresen multilokalizazioak etxe nagusiaren jarduera, emaitzak eta enplegua hobetzen ditu.
Card image cap
Iosu Ugarte, MONDRAGONeko nazioarteko arloko zuzendaria Madrilen, hedabieen aurrean.
2012/07/11

MONDRAGON Korporazioak nazioartekotze prozesuei buruzko txosten bat aurkeztu du gaur Madrilen, globalizazioak etxeko ekonomian duen eragina neurtzeko helburua izan duena. Finean, azterketak 42 kooperatibaren ibilbidearen analisi konparatiboa egiten du, bi bosturtekotan izandako portaerari erreparatuta, 1990-1995  eta 2005-2010, eta bilakaera horrek salmentetan, etekinetan eta enplegu mailan dituen inplikazioak kontuan hartuta. Halaber, txostenaren xede nagusia izan da enpresa horietan nazioartekotzeko estrategiak izan dituen ondorio posibleak aztertzea, negozio zifra nagusiei eta enplegu mailaren bilakaerari buruz.

Eta ondorioek diote nazioartekotzeko prozesuen eragina esanguratsua dela, bai etxeko enpresan, bai balantze bateratuan. Multilokalizatu diren enpresek (atzerrian filial produktiboak ireki dituztenak baina jatorrizko ingurune lokaletik deslokalizatu gabe) nabarmen aurrera egin dute beren aldagai guztietan, baita planta nagusietan enplegua sortu ere. Horrenbestez, multilokalizazio prozesuen eragin positiboaren teoria egiaztatu da –MONDRAGONek dagoeneko azken 25 urteotan praktikan jarri du–, enpresa sendotzeko bermerik onen gisa eta, ondorioz, enplegu maila mantentzeko. Kunshan visita MONDRAGON

Nazioartekotzea, aukera saihestezina

Azterketak nazioartekotzeko estrategiaren balioa berresten du, eta argi eta garbi negozio aukeratzat hartzen du mende honetako enpresa testuinguruan, indar guztia nazioartekotzeko eragiketen arriskuan jartzen zuten mito faltsuak suntsituz.

Hauek dira azterketatik eratortzen diren ebidentzietako batzuk:

- Planta matrizeen salmentak handitu egiten dira enpresa globalizatuta dagoen heinean.

Enpresa lokalen salmenta totalak bikoiztu egin ziren 2005-2010 aldian 1990-1995eko aldiaren alderatuta, eta globalek, berriz, hirukoiztu egin zituzten etxe nagusiaren salmentak eta bost aldiz biderkatu zuten emaitza bateratua.

Enpresa lokalen esportazioko salmentak laukoiztu egin ziren, eta salmenta globalek etxe nagusiaren salmentak boskoiztu egin zituzten; hau da, atzerrian ezartzeak etxe nagusiaren esportazioko salmentak murrizten dituela dioen teoria hondoratu egiten da.

- Enpresa globalen errentagarritasuna enpresa lokalena (nazioarteko filialik ez dutenena) baino hobeto bilakatzen da.

Emaitzen indize biderkatzailea izan zen 4 aldiz enpresa lokaletan, eta enpresa globalak, berriz, 14 bider hazi ziren etxe nagusian eta 14 emaitza bateratuan.

Balio erantsia % 80 metatua handitu zen enpresa lokaletan eta, enpresa globaletan, aldiz, % 140 eta % 300 metatuan.

- Enpresa globalek (atzerrian filial operatiboak dituztenek) hobeto defendatzen dute beren egoitza nagusietako enplegua.

Enpresa lokaletan enplegua % 11 murriztu zen 2005-2010 eta 1990-1995 aldiak alderatuz gero, baina globaletan % 25 hazi zen etxe matrizean eta % 170 enplegu bateratuan. Mondragon

MONDRAGON Korporazioa

Gero eta nabariagoa da MONDRAGONeko industri jarduerek nazioarteko izaera dutela, eta Taldeak defendatzen duen tesia berretsi da, zeinaren arabera multilokalizazioa gure lurraldean kokatutako kooperatibetako lanpostuak defendatzeko estrategia egokia dela baieztatzen den.  Atzerriko ezarpenen sareak hazkunde aipagarria izan du, eta 2011ren amaieran mundu osoan zabaldutako 94 filial eta 9 ordezkaritza korporatibo izatera iritsi da. MONDRAGON gaur egun enpresa errealitate globala da, bere fakturazio osoaren % 70 nazioarteko salmentetatik baitator, 83.000 pertsona baino gehiago talde bati enplegua emanez, horietako 15.000 atzerriko filialetako langileak izanik.

Horrenbestez, MONDRAGON Korporazioa bereizgarri oparoaren kasu paradigmatikoa da, balio erantsi handia sortzen duen, herrialde barruan zein kanpoan enplegua sortzen duen eta globalizazioaren erronkari arrakastaz aurre egitea ahalbidetzen duen nazioartekotze estrategia batean oinarrituta. MONDRAGON Korporazioa lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena.  2011n 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 83.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.