DANOBATGROUPek webgune berria estreinatu du

DANOBATGROUPek webgune ikusgarriagoa eta dinamikoagoa jarri du abian, besteak beste, etorkizuko erronka teknologikoen berri emateko.
Card image cap
2017/07/26

Kanal dinamikoago eta ikusgarriago bat eskaintzeko helburuarekin, DANOBATGROUPek bere webgune korporatibo berria jarri du martxan. Taldearen gaur gaurko errealitatea islatzen du atari berriak, bai eta digitalizazioaren alde egiten duen apustua ere. Webguneak jasotzen du DANOBAT eta SORALUCE makek makina aurreratuetan eta eskakizun zorrotzeko sektoreetan, hala nola aeroespazialaenergi sorkuntza edo trenen sektoreetan, egiten duten eskaintza ere.

Webgune berriak diseinu erabat moldagarria dauka, erabilgarritasun handiagoarekin eta erabiltzailearen esperientzia hobearekin, eta bere asmoa da industria taldeak mundura iristeko leihoa izatea, bere bezeroek eta gizarteak oro har berrikuntzaren eta teknologia aurreratuen garapenaren alde egiten duen apustua ezagutu dezaten.

Webgunearekin DANOBATGROUPen publiko guztiekin harremanak estutzea nahi da

Atari berriaren berrikuntzetako bat da lankideen ekarpenari garrantzi handiagoa ematen diola, Case Studies atalaren bitartez. Izan ere, bertan bere lankideen proiektu garrantzitsuak erakusten dira eta askotan bezeroek beraiek ere hitz egiten dute lortu dituzten emaitzen gainean eta lankidetzan arituta garatu dituzten soluzioak azalduta.

Ekosistema digital berriak, halaber, enpresak giltza eskura erako proiektuak munduko edozein aldetan garatzeko dituen ahalmenak erakusten ditu. Hau da, proiektu baten hasierako planteamendutik instalatu, prest jarri eta ekoizten hasi arte eskaintzen dituen gaitasunak jartzen ditu agerian, alde batera utzi gabe garapen eta fabrikazio faseak.

Atariaren beste bereizgarriren bat da industri taldeak bere espezialitate diren sektoreetako bakoitzerako eskaintzen dituen soluzioen aplikazioen gainean egiten duen azalpen sakona. Webgunetik nabigatzen duen publikoak ekoizpen makina eta sistemek oso eremu zehatzetarako, hala nola automobilgintzaren edo energiaren sektoreetarako eskaintzen dituzten abantaila zehatzak ezagutzeko aukera edukiko du, bezeroen aplikazio bereziei eta lekukotasunei esker.

Webgunearen asmoa da DANOBATGROUPen publiko guztiekin harremanak estutzea, baina baita bere jardueraren berri ematea ere, komunikabideetara zuzenago iritsita albiste eta berri ugariren bitartez.

Horrez gain, taldeak erakutsi nahi du kalitateko enplegua sortzeko duen gaitasuna eta bere kooperatibetako edozeinetan karrera sendoa garatzeko dagoen aukera balioetsi.

Hitz batean, kanal dibulgatiboa, hezitzaileagoa eta inpaktu bisual handiagokoa da, korporazioaren nortasuna eta taldeak zein taldea osatzen duten kooperatibek garatzen duten jarduera eraginkortasunez ezagutarazi nahi duena.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa