Danobatgroupek parte hartuko du 4.0 Industria Konektatuaren sari nazionaletan
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ematen ditu 4.0 Industria Konektatuaren Sari Nazionalak, digitalizazioaren eta 4.0 industriaren esparruan nabarmetzen diren proiektuak eta ekimenak aitortzeko, eta Danobatgroupek, 4.0 industriaren esparruan erreferentziako enpresa taldeak, presentzia nabarmena izango du sari horien bigarren edizioan.
Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendari Nerea Aranguren sarien epaimahaiko kidea izango da, eta urtarrilaren 27an Madrilen egingo den sari banaketako ekitaldian egongo da. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren ekitaldi aretoan egingo da ekitaldia.
"Sari hauetan parte hartzea da industriari aplikatutako berrikuntzaren alde egiten dugun apustuari erantzuteko modua. Aitzindariak gara fabrikazio prozesuetan teknologia digitalak eta adimen artifizialeko soluzioak ezartzen. Horregatik, guretzat funtsezkoa da industriaren digitalizazioa bultzatzeko ekimenak bultzatzea", esan du Arangurenek.
Sarien bi modalitateak (industria enpresa handia eta industria enpresa txikia), banatu aurretik, elkarrizketa mahai bat egingo da lau finalistekin.
Sarien helburua da industria sektoreari prestigio sozial handiagoa ematea, kalitateko eta bikaintasuneko ingurune batean aurkeztuz, eta digitalizazio proiektu eta ekintzengatik nabarmentzen diren industria enpresen merezimenduak aitortzea.
Ekitaldian egongo dira Industria, Merkataritza eta Turismo ministro Reyes Maroto, Industriako eta ETEko idazkari nagusi Raul Blanco, ETEko zuzendari nagusi Galo Gutierrez, ENISAko kontseilari delegatu Jose Bayon Lopez, eta Industria Antolaketa Eskolako (EOI) zuzendari nagusi Nieves Olivera.
Ekitaldian egongo dira, halaber, Ameticeko presidente Pedro Mier, 4.0 Industria Konektuaren Kongresuaren babesle diren enpresen arduradun nagusiak eta Frantziako enbaxadore Jean-Michel casa.
Sari horietan parte hartzea da Danobatgroupek giza kapitalaren trebakuntzaren, bikaintasunaren eta industria digitalizatzeko teknologia aurreratuen garapenaren aldeko apustu egiteko moduetako bat.