Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Danobatgroupek lankidetza proiektu bat abiarazi du startupekin adimen artifizialeko soluzioak garatzeko
Danobatgroup industria taldea eraldaketa digitaleko prozesu sendo batean bete-betean sartuta dago, zeinarekin makinen eta ekoizpen sistemen produktibitatea areagotzeko teknologia berriak garatzea ez ezik negozio aukera berriak sortzea eta fabrika adimendunak eraikitzerantz aurrera egitea ere bilatzen baita.
Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek baieztatu bezala, “berrikuntzarako dugun estrategiaren barruan, manufacturingean aplikatutako AA funtsezko apustua da. Gure industria taldeko Danobat, Soraluce eta Goimeken bezeroek guk soluzio pertsonalizatuak, integratuak eta konektatuak ematea espero dute, beraien eguneroko zereginak aberastu eta sinplifikatzeko".
"Gaur hasten dugun lankidetzazko proiektu honen bitartez startupekin aliantzak sortzea bilatzen dugu, startupak espiritu ekintzailea eta erronka teknologiko berriei aurre egiteko gaitasuna duten agenteak dira-eta”.
Gaur egun Danobatgroupek datu ugarri ditu lanean dituen makinen parketatik etorriak. Garapen digitalerako duen estrategiaren parte gisa, erakundeak sinergiak sortu nahi du AAko soluzioak inplementatzeko, horiekin gure asmoa da-eta bezeroei balio handiagoa ematea, zerbitzu digital aitzindari eta berritzaileak sortzea, negozio lerro berria sortzea eta merkatu berrietan jardutea eta erakundearen beraren eta bere bezeroen efizientzia optimizatzea ahalbidetuko duten soluzio digitalak garatzea.
Hori lortzeko, Danobatgroupek deialdi hau iragarri du, AAko soluzio distruptiboak eta berritzaileak jada merkatuan dituzten enpresa sortu berriekin elkarlanean aritu nahi baitu.
Hasierako faseetan dauden startupak bilatzen dira, produktua baliozkotua dutenak eta merkatuan edo sektorean traktore direnak.
Gainera, jada eratuta dauden eta gutxieneko lantalde bat duten enpresak izan behar dira.
Programa honen baitan, Danobatgroupek soluzioak kontzeptualizatzeko, garatzeko eta inplementatzeko proba pilotua egiteko aukera eskaintzen die startup parte hartzaileei, horretarako erakundearen baliabideak eta azpiegiturak erabiltzen utzita.
Industria taldeak, halaber, proba pilotuaren kostuei aurre egiteko konpentsazio ekonomiko bat eta taldean eta haren partner teknologikoan, IDEKO Fabrikazio Aurreratuan aditua den zentro teknologikoan, ari diren profesionalen ezagutzak eta esperientziak eskura izateko aukera eskaintzen die.
Era berean, ekimenean parte hartzen duten enpresek Danobatgroupen bezeroen eta hornitzaileen nazioarteko sarera sartzeko aukera izango dute eta epe luzeko aliantza ezartzeko ere, erakundearen Berrikuntza Irekiko ekosistemaren parte izateko.
Danobatgroupen ekimena Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) eta BPTD Enpresa Elkarteak abiarazi eta ieTeamek, startupen eta berrikuntza irekiaren garapenean diharduen bere ieStart arloaren bitartez, babestutako Make In ekintzailetza programen barruko ekimena da. Gainera, EIT Manufacturingen lankidetza ere dute. Fabrikazioko berrikuntzan Europan dagoen komunitaterik handiena da, eta Europar Batasuneko organismoa den Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) parte da. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak ere laguntzen du “EIT Manufacturing Basque Hub” proiektuaren bidez (ELKARTEK 3, 2021).
Interesa duten startupek hautagaitza aurkeztu ahal izango dute esteka honetan eskuragarri duten galdetegiaren bitartez.
Izena emateko epea, otsailaren 24ko 12:00ak arte iraungo du.
Notizia hemendik jasota: https://www.spri.eus/