DANOBATGROUPek hiru kontratu eskuratu ditu tren sektorerako, guztira 103 milioi eurokoak

DANOBATGROUPek sendotu egin du tren sektorerako giltza eskura erako lerroen horniketan munduan duen lider posizioa. Eskari hauekin Espainiako makina-erremintaren sektoreak bere historian izan dituen zifra errekorrak lortu ditu.
Card image cap
Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da.
2013/12/18

Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini du DANOBATGROUPek, Elgoibarren duen egoitza nagusian.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasunerako Kontseilaria den Arantza Tapia izan dira, eta baita MONDRAGONeko lehendakari orde eta DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia den Iñigo Ucin ere

Lehenengo kontratua bagoien bogiea eta wheelset-a (muntatutako ardatzak) zaintzeko eta konpontzeko giltza eskurako tailer bat hornitzeko da, eta, bigarrena, berriz, muntatutako ardatzak zaintzeko lerro automatiko baterako. Bata zein bestea, meategiaren eta portuaren arteko garraioa egiten duten bagoietarako dira.

Era berean, DANOBATGROUPek hirugarren kontratu bat itxi du Indiako IRCON etxerako. Kontratu horren bitartez lerro automatiko bat hornituko da bidaiarien trenen muntatutako ardatzen fabrikaziorako.

Hiru kontratuek, guztira, 103 milioi euro egiten dute, DANOBATGROUPek orain arte duen eskari zifrarik handiena, eta horri esker datozen urteei begira itxaropen bikainekin itxi ahal izango du ekitaldia.

Sektorean izandako garrantziaren aldetik, aurretik hauen antzekoa izan zen beste eskaria ere DANOBATGROUPek hornitu zuen, eta Errusiako TVSZ enpresarako bogie eta muntatutako ardatzen fabrikaziorako lerroa izan zen. Geroago, Taldeak Lucchini SP enpresa italiarra abiadura handiko trenetarako ardatzen fabrikaziorako munduan dagoen lerrorik aurreratuenaz hornitu zuen.

Espezializazioa sektorean

Kontratu hauek DANOBATGROUPek azken urteotan sektorean espezializatzeko egin duen apustuaren emaitza dira, bai eta balio erantsi handiagoa eskaintzeko egindako apustuaren ondorioa ere, makinetan ez ezik honelako instalazioak diseinatu, integratu eta martxan jartzeko egindako ingeniaritza lan handian ere ikusten dena. Enpresak ibilbide zabala du munduan giltza eskura erako soluzioak saltzen, eta ibilbide zabal hori funtsezkoa izan da bezeroak eskari horiek DANOBATGROUPi esleitzea erabakitzeko, beste lehiakide batzuei, Alemaniako lehiakideei bereziki, esleitu beharrean.

Proiektuen ezaugarriak

Australiarako proiektuekin erantzuna ematen zaio meatzetako trenen mantentze lanak egin ahal izateko tailer automatizatuen gero eta eskari handiagoari; izan ere, tren horiek, gehienetan, ustiatze lekutik gertu egoten dira, iristen zailak diren lekuetan, eta, beraz, ez da eskulanik hurbil egoten. Instalazio horietan beharrezkoa izaten da osagai guztien muntaketa, konponketa, ondorengo muntaketa eta azken ikuskapena erabat automatikoki egitea.

Gainera, honelako proiektuetan beharrezkoa izaten da ekipamenduak –kasu batean, 28, eta, bestean, 22- manipulaziorako gailu robotizatuekin eta lerro osoaren kontrol integralerako sistema informatikoarekin integratzea, eta horregatik, esan genezake tailer hauek direla munduan dauden instalaziorik aurreratuenak trenaren funtsezko osagaietan, bogie eta muntatutako ardatzetan, mantentze lanak egiteko.

Proiektu biei modu egokian erantzun ahal izateko, DANOBATGROUPek lankidetza hitzarmen bat izenpetu du MARAND Precision Engineering enpresa australiarrarekin. Australiako enpresa hori lerroak dagozkien tokian ezartzeko lanez arduratuko da, beti ere DANOBATGROUPek gainbegiratuta.

Indiarako lerroak, berriz, bidaiarien garraiorako diren trenetan segurtasuna eta erosotasuna handitzeko dagoen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio. Kasu honetan, DANOBATGROUPek giltza eskura erako proiektu bat hartuko du bere gain muntatutako ardatzen fabrikazio, ikuskapen eta muntaketarako. Instalazioak guztira 15 ekipo dauzka, tartean DANOBATGROUPek fabrikatutako ardatz eta gurpilen mekanizaziorako makinak, osagaien manipulaziorako sistema robotizatu bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa. Honetarako, DANOBATGROUPek Puneko delegazioan (India) duen lantalde teknikoaren laguntza izango du.

Hiru kasuetan, DANOBATGROUPek proiektuaren egikaritza hartzen du bere gain oso-osorik, besteak beste lan hauek: aurretiko ingeniaritza, funtsezko ekipamenduen fabrikazioa, ekipamendu espezializatuen erosketa, instalazioa eta abian jartzea, ekipamendu guztiak eta lerroa erabiltzen ikasteko prestakuntza, laguntza teknikoa lerroa produzitzen hasten denean eta proiektuaren kudeaketa integrala.

Eragina ingurunean

Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean DANOBATGROUPekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere.

Honelako ezaugarriak dituzten eskariek kualifikazio handiko lanpostuak sortzea eskatzen dute normalean, hauek bezain garrantzitsuak diren proiektuak kudeatzeko gai diren pertsonen bitartez, bai hemen egiten denari dagokionez bai Indian edo Australian egingo denari dagokionez, eta munduko edozein tokitan hornitzaile eta bezeroekin erlazionatzeko beharrezko trebetasunak dituzten pertsonen bitartez.

Kontratu hauek sendotu egiten dute DANOBATGROUPek sektore aurreratuenetarako, esaterako tren, aeronautika, energiaren sorkuntza, petrolio eta gasaren sektoreetarako, giltza eskura erako instalazioen hornikuntzan mundu mailan duen lidergoa, horiek dira-eta gaur egun taldearen eskari zorroaren zatirik handiena. Kontratuek, halaber, berretsi egiten dute DANOBATGROUPek azken urteotan I+G alorrean bere salmenten %7a baino gehiago inbertituz asmatu egin duela, eta argi erakusten dute enpresak lanpostu kualifikatuak sortzearen alde egiten duen apustua, azpimarratzeko modukoa izanik gaur egun DANOBATGROUPeko langileen %43k baino gehiagok unibertsitateko ikasketak dituztela

DANOBATGROUPek, makina-erremintaren sektorean lider nazionala eta MONDRAGON Korporazioko kidea den kooperatiba taldeak, bi kontratu izenpetu ditu meatzaritzaren sektorean mundu mailan liderrak diren Australiako bi enpresa ospetsurekin. Lehenengo kontratua bagoien bogiea eta wheelset-a (muntatutako ardatzak) zaintzeko eta konpontzeko giltza eskurako tailer bat hornitzeko da, eta, bigarrena, berriz, muntatutako ardatzak zaintzeko lerro automatiko baterako. Bata zein bestea, meategiaren eta portuaren arteko garraioa egiten duten bagoietarako dira.

Era berean, DANOBATGROUPek hirugarren kontratu bat itxi du Indiako IRCON etxerako. Kontratu horren bitartez lerro automatiko bat hornituko da bidaiarien trenen muntatutako ardatzen fabrikaziorako.

Hiru kontratuek, guztira, 103 milioi euro egiten dute, DANOBATGROUPek orain arte duen eskari zifrarik handiena, eta horri esker datozen urteei begira itxaropen bikainekin itxi ahal izango du ekitaldia.

Sektorean izandako garrantziaren aldetik, aurretik hauen antzekoa izan zen beste eskaria ere DANOBATGROUPek hornitu zuen, eta Errusiako TVSZ enpresarako bogie eta muntatutako ardatzen fabrikaziorako lerroa izan zen. Geroago, Taldeak Lucchini SP enpresa italiarra abiadura handiko trenetarako ardatzen fabrikaziorako munduan dagoen lerrorik aurreratuenaz hornitu zuen.

Espezializazioa sektorean

Kontratu hauek DANOBATGROUPek azken urteotan sektorean espezializatzeko egin duen apustuaren emaitza dira, bai eta balio erantsi handiagoa eskaintzeko egindako apustuaren ondorioa ere, makinetan ez ezik honelako instalazioak diseinatu, integratu eta martxan jartzeko egindako ingeniaritza lan handian ere ikusten dena. Enpresak ibilbide zabala du munduan giltza eskura erako soluzioak saltzen, eta ibilbide zabal hori funtsezkoa izan da

bezeroak eskari horiek DANOBATGROUPi esleitzea erabakitzeko, beste lehiakide batzuei, Alemaniako lehiakideei bereziki, esleitu beharrean.

Proiektuen ezaugarriak

Australiarako proiektuekin erantzuna ematen zaio meatzetako trenen mantentze lanak egin ahal izateko tailer automatizatuen gero eta eskari handiagoari; izan ere, tren horiek, gehienetan, ustiatze lekutik gertu egoten dira, iristen zailak diren lekuetan, eta, beraz, ez da eskulanik hurbil egoten. Instalazio horietan beharrezkoa izaten da osagai guztien muntaketa, konponketa, ondorengo muntaketa eta azken ikuskapena erabat automatikoki egitea.

Gainera, honelako proiektuetan beharrezkoa izaten da ekipamenduak –kasu batean, 28, eta, bestean, 22- manipulaziorako gailu robotizatuekin eta lerro osoaren kontrol integralerako sistema informatikoarekin integratzea, eta horregatik, esan genezake tailer hauek direla munduan dauden instalaziorik aurreratuenak trenaren funtsezko osagaietan, bogie eta muntatutako ardatzetan, mantentze lanak egiteko.

Proiektu biei modu egokian erantzun ahal izateko, DANOBATGROUPek lankidetza hitzarmen bat izenpetu du MARAND Precision Engineering enpresa australiarrarekin. Australiako enpresa hori lerroak dagozkien tokian ezartzeko lanez arduratuko da, beti ere DANOBATGROUPek gainbegiratuta.

Indiarako lerroak, berriz, bidaiarien garraiorako diren trenetan segurtasuna eta erosotasuna handitzeko dagoen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio. Kasu honetan, DANOBATGROUPek giltza eskura erako proiektu bat hartuko du bere gain muntatutako ardatzen fabrikazio, ikuskapen eta muntaketarako. Instalazioak guztira 15 ekipo dauzka, tartean DANOBATGROUPek fabrikatutako ardatz eta gurpilen mekanizaziorako makinak, osagaien manipulaziorako sistema robotizatu bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa. Honetarako, DANOBATGROUPek Puneko delegazioan (India) duen lantalde teknikoaren laguntza izango du.

Hiru kasuetan, DANOBATGROUPek proiektuaren egikaritza hartzen du bere gain oso-osorik, besteak beste lan hauek: aurretiko ingeniaritza, funtsezko ekipamenduen fabrikazioa, ekipamendu espezializatuen erosketa, instalazioa eta abian jartzea, ekipamendu guztiak eta lerroa erabiltzen ikasteko prestakuntza, laguntza teknikoa lerroa produzitzen hasten denean eta proiektuaren kudeaketa integrala.

Eragina ingurunean

Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean DANOBATGROUPekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere.

Honelako ezaugarriak dituzten eskariek kualifikazio handiko lanpostuak sortzea eskatzen dute normalean, hauek bezain garrantzitsuak diren proiektuak kudeatzeko gai diren pertsonen bitartez, bai hemen egiten denari dagokionez bai Indian edo Australian egingo denari dagokionez, eta munduko edozein tokitan hornitzaile eta bezeroekin erlazionatzeko beharrezko trebetasunak dituzten pertsonen bitartez.

Kontratu hauek sendotu egiten dute DANOBATGROUPek sektore aurreratuenetarako, esaterako tren, aeronautika, energiaren sorkuntza, petrolio eta gasaren sektoreetarako, giltza eskura erako instalazioen hornikuntzan mundu mailan duen lidergoa, horiek dira-eta gaur egun taldearen eskari zorroaren zatirik handiena. Kontratuek, halaber, berretsi egiten dute DANOBATGROUPek azken urteotan I+G alorrean bere salmenten %7a baino gehiago inbertituz asmatu egin duela, eta argi erakusten dute enpresak lanpostu kualifikatuak sortzearen alde egiten duen apustua, azpimarratzeko modukoa izanik gaur egun DANOBATGROUPeko langileen %43k baino gehiagok unibertsitateko ikasketak dituztela.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa