Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroupek eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste bultzada bat eman diote fabrikazio aurreratuko garapen profesionalari
Danobatgroup industria taldeak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beren harremana sendotu dute, fabrikazio aurreratuaren sektorean garapen profesionala bultzatzen jarraitzeko lankidetza hitzarmen bat izenpetuz.
Hitzarmenaren bidez, Danobatgroup ingeniaritza fakultateko bazkide laguntzaile bihurtu da, historikoki izan duten harreman sendoa are gehiago indartuta.
Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, eta Carlos Garciak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, akordioaren nondik norakoak jakinarazi dituzte fakultateak Arrasaten (Gipuzkoa) duen campusean.
“Akordio hau Mondragon Unibertsitatearekin zein Goi Eskola Politeknikoarekin duela urte askotatik dugun harreman bikainaren esparruan egiten dugun beste urrats bat baino ez da”, nabarmendu du Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, hitzarmena sinatzeko unean.
2010. urtetik, Danobatgroupen eta unibertsitatearen arteko lotura horri esker, Mondragon Unibertsitateko 400 ikasle inguruk makina-erremintaren eta, oro har, industriaren mundua ezagutzeko aukera izan dute, hainbat mekanismo dualen bidez, bai eta gradu zein master amaierako lanen bidez ere, industria taldeko kooperatiba guztietan, hala nola Soralucen, Danobaten, Goimeken edo Idekon.
Bi aldeek sinatutako hitzarmen berriak elkarrekiko konpromisoa berretsi besterik ez du egiten, ikasleentzat hain onuragarria den lankidetza hori denboran mantentzen jarraitzeko. Horrela, taldeak inguruko eskola eta unibertsitateen aldeko apustua egiten jarraitu nahi du, gaur egun aurrez aurre dituen eta etorkizunean ere aurrez aurre izango dituen erronkak lortzeko funtsezko partner gisa.
“Akordio horrek ikusarazi baino ez du egiten Mondragon Unibertsitateak Danobatgroupekin dagoeneko duen lankidetza bikaina, eta hura indartzeko eta etorkizunera proiektatzeko zimenduak jartzen ditu. Mugimendu horrekin, Danobatgroup aurrerantzean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko gobernu organoetako kide izango da, eta horrek aukera emango dio zuzenean parte hartzeko gure estrategiaren definizioan eta lehentasunen ezarpenean, ezagutza teknologikoa eta talentu trebatua lehiakortasunerako palanka giltzarriak inoiz baino gehiago diren une honetan”, Carlos Garciaren hitzetan.