Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroupek Bizipoza eskola proiektuaren aurkezpena hartu du
Denona eta denontzat izango den Euskal Herria eraikitzeko bidean, Bizipoza Eskola proiektua, gaur Elgoibarko (Gipuzkoa) Danobatgroup industria taldearen egoitzan aurkeztua, hezkuntza inklusiboaren beharrizan bati erantzuteko iritsi da.
Parte hartu dute Leire Elizegi Beloki Bizipozako koordinatzaileak, Jose Antonio Hidalgo Danobatgroup-eko lehendakariordeak, Nerea Godoy Fuentes Bizipoza Eskolako koordinatzaileak eta proiektuaren proba pilotuetan parte hartu duten Amassorrain ikastola eta Aratz ikastola ikastetxeek eta Hilargi, Arnasa eta Ndank Ndank elkarteetako kideek.
Jose Antonio Hidalgo Danobatgroup-eko lehendakariordeak adierazi duenez, “pertsonengan oinarritzen den proiektu sozio-enpresarial bat izanik, guretzat ezinbestekoa da inklusioa eta izaera bereziko gaiak lantzen dituen Bizipoza bezalako elkarte bati baliabideak eskaintzea”.
Ildo beretik, Bizipozak agerraldia aprobetxatu du industria taldeari eskerrak emateko azken urteotan egindako ekarpen ekonomikoagatik, Bizipoza Eskola bezalako proiektuak bultzatzeko. “Proiektu hau garatzeko 3 urtetako lana babestu duzue eta, beraz, uste dugu toki egokiena dela gaur aurkezpen hau egiteko”, adierazi du Leire Elizegi Belokik.
Danobatgroupek gizarte erantzukizunarekin lotutako proiektuak bultzatzeko duen Elkarrekin Eragin programari esker finantzatu da proiektu guztia.
Zergatik sortzen da Bizipoza eskola?
“Elkarteak sortzen diren arrazoi berdinagatik. Behar bat dago. Badaude haur eta familien eskubide batzuk bete gabe daudenak eta horren aurrean familiak edo norbanakoak elkartu egiten dira horri aurre egiteko. Guk gauza bera egin dugu. Gai ezberdinetan aritu eta adituak bildu ditugu eta gida hauek sortu ditugu elkarrekin, Bizipozaren baloreekin zipriztintzeko norbera eta bere ingurukoak”, azaldu du Nerea Godoy Fuentesek.
Webgunean hainbat material bildu dira: gida didaktikoak, material osagarriak eta egutegia. Horiei esker, gai ezberdinak landu ahal izango ditugu: Norbere buruaren ezagutza eta taldekidetasuna; genero rolak, identitatea eta transexualitatea; familia aniztasuna eta sexu orientazioa; heriotza; kulturaniztasuna; aniztasun funtzionala; gaixotasunak; eta boluntariotza.
Gida didaktikoak
Gai horiek guztiek hezkuntza arautuko hainbat mailatara bideratu dira: HH, gela egonkorra, LH, DBH eta goi mailako hezkuntza. Hezkuntza ez-arautuan, berriz, hizkuntza-mailaren arabera sailkatu dira gida didaktikoak. Maila guztietarako gai berdinak proposatu dira baina hizkuntza-maila bakoitzera egokitzen da jarduera oro.
“Gure proposamena irekia da norberak bere testuingurura egokitu dezan. Jarduerak egokitzen dira Nafarroako eskola txiki batera nahiz Bilbo erdiguneko ikastola handi batera”, azaldu dute. Izan ere, Euskal Herriko lurralde guztietan 8 ikastetxerekin eta Leioako EHUko magisteritza eskolarekin proba pilotoak burutu dira. Horretaz gain, herrietan, aisialdi talde, euskaltegi eta beste hainbat eremutan ere bai.
Herrigintza atalari dagokionez, Euskal Herriko herri eta auzoetan Bizipoza dinamikak sortzeko baliabideak aurki daitezke. Adibide gisa, Lasarte-Oria herrian eta Bilboko Uribarri auzoan garatutako adibideak aurki ditzakegu bizipozaeskola.eus. webgunean.
Erantzunkizun sozialaren adibidea
Bizipoza Eskola beste adibide bat da, Danobatgroupen konpromiso soziala bermatzen duena eta taldeak bultzatutako beste ekimen batzuekin bat egiten duena. Taldeak tokiko ingurunean balioa sortu nahi du, bere irabazien zati bat garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen duten jardueretara bideratuz.
Testuinguru horretan kokatzen da Elkarrekin Eragin programa, Danobatgroupek 2018an abian jarritako ekimena, Danobatgroupeko pertsonen inplikazio aktiboaren bidez eraldaketa sozialeko ekintzak babesteko. Gainerako laguntzak ez bezala, Elkarrekin Eragin programan erakundeko pertsonek beraiek proposatu eta aukeratzen dituzte. Hiru urteko iraupena duen programa denez, erakunde onuradunek epe luzerako konpromisoa eta laguntza izan dezakete. Lehen edizioak 2018-19-20 urteetan izandako arrakastaren ondoren, 2021ean Taldeak bigarren edizioari ekin zion (2021-22-23 urteak), hurrengo hiru erakundeak babestuz: Bizipoza, WOP eta Gautena.