Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Doitasun handiko mekanizatua
Makina erreminta
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Danobatgroupek berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du erakunde osoari zuzendutako ekitaldi batean

Danobatgroup industria taldeko langileak, Danobat, Goimek, Soraluce kooperatibetako eta taldearen berrikuntza motorra den Idekoko langileak elkartu dira Elgoibarko egoitzan, berdintasunarekin duten konpromiso irmoa berresteko.
Taldeko Berdintasun Batzordeak antolatu du ekitaldia, eta enpresa guztietako 100 pertsonatik gora parte hartu dute bertan. Gainera, jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izan da Goimek eta Soraluceko instalazioetatik.
Nerea Aranguren Danobatgroupeko zuzendari nagusiak eta Maider Martin Danobateko pertsonen arloko zuzendariak eman diote hasiera jardunaldiari.
“Gure taldean, eta industrian oro har, oraindik ere bidea dugu egiteko berdintasunaren alorrean, baina garrantzitsua da, halaber, dagoeneko aurreratu dugun guztia aitortzea eta balioestea. Gure testuinguru kooperatiboak asko erraztu digu lan hori, baina aldaketak ez dira inoiz kasualitatez iristen, eta azken urteetan gure berdintasun planetan jasota dauden ildo argiekin egin dugu aurrera”, hausnartu du Arangurenek.
Ildo horretan azpimarratzekoa da taldeko kooperatiba guztiek berdintasun plan propioa dutela etorkizun berdinzaleago baterantz urratsak egiten jarraitzeko, honelako ekintzen bidez.
Ondoren, Beatriz Egizabal bakarrizketariak ‘Magma mia!’ bakarrizketa eskaini du euskaraz, eta bertan, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik, patriarkatuak emakumeen gorputzetan eta eguneroko bizitzan duen eraginari heldu dio.
Topaketa bukatzeko, Goimekeko presidente Francisco Javier Fernandezek azken balorazioa egin du, eta hiru guneetan bertaratutako pertsona guztien taldeko argazki bat atera da.