Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
Danobatgroupek bat egiten du Euskaraldiarekin
Danobatgroupek bat egin du erakunde gisa herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekitaldiaren 3. Edizioan, aurreko bi edizioetan bezala. “Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra luzatuko da.
Euskaraldiaren lehendabiziko ediziotik atxikitu da industria taldea eta nabarmentzekoa da ordutik hona ariketa sozial honetara gehitu diren pertsonen kopuruaren hazkundea. Aurreko asteetan zehar, Euskaraldia girotzeko motibazio ekintzak abiatu dira Danobatgroupeko kooperatibetan, parte hartzea bultzatzeko, hala nola Euskaraldiarekin lotutako zalantzak eta proposamenak entzun eta jasotzeko jardunaldiak antolatu. Horrela, aurten 399 pertsonek hartu dute Ahobizi rola, 73 Belarriprest rolera atxikitu dira, eta 51 Arigune sortu dira Danobatgroupen baitan.
Danobatgroupek euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen atxikimendu eta estrategian kokatzen da ekimen hau. Industria taldea osatzen duten kooperatibek 21 urtetik gora daramatzate euskararen erabilerari sendo eta tinko eusten, langileen artean, hornitzaileekiko harremanetan, bezeroekiko harremanetan eta gizartera begira konpromisoa ezagutzera ematen.