Danobatgroupek bat egingo du talentuarekin otsailean ospatuko diren lau enplegu azokatan

Industria taldeak taldeko enpresetan dauden aukera profesionalak aurkeztuko dizkio makina-erremintaren etorkizunari.
Card image cap
2025/02/10

Danobatgroup industria taldeak, makina-erremintan liderrak, 2025ean sektoreko profesionalen hurrengo belaunaldiak industriaren errealitatearekin konektatzeko helburuari eusten dio, bere esperientzia hurbilduz eta euskal lurraldeko enplegu azoka nagusietan proiektatuz.
 
Zehazki, otsailean, inguruko unibertsitate nagusiek bultzatutako lau hitzordutan egongo da taldea:
 
•    Otsailak 12: Enpresaren Eguna Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.
•    Otsailak 18: Enplegu Jardunaldia eta Enpresen Aurkezpena (JEPE) Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
•    Otsailak 26: Enplegu eta Ekintzailetzaren XIX. Foroa Bilboko Deustuko Unibertsitatean.
•    Otsailak 27: Tecnun - Nafarroako Unibertsitateko Enplegu Foroa  Donostiako Ingeniaritza Eskolan.

 
Topaketa horien bidez, tokiko talentuak lehen eskutik ezagutu ahal izango ditu taldeko enpresetan eskuragarri dauden aukera profesionalak: Danobat, Soraluce, Goimek eta Danobatgroup. Gainera, ikasle gazteek zalantzak planteatu eta Danobatgroupeko taldeko pertsonen orientazio pertsonalizatua jaso ahal izango dute.
 
“Danobatgroupen talentuaren kudeaketa estrategikoaren alde egiten dugu, eta gure pertsonei prestakuntza eta garapen planak eskaintzen dizkiegu, bakoitzaren ezaugarriak indartzeko”, nabarmendu du Iker Usabiagak, industria taldeko gestio sozialeko zuzendariak.


TFM TFG sarien sustapena

Azoka horietan, Danobatgroupek 2025eko TFM eta TFG MONDRAGON sariak ere ezagutaraziko ditu, zeinak babesten dituen eta eraldaketa digitalari eskainitako kategoria propioa duten. 

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 70 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.400 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka eta 337 milioi euroko fakturazioa. Taldea MONDRAGON Korporazioko kidea da, DanobatSoraluce eta Goimek kooperatibek osatzen dute, eta nazioarteko erreferentea da makina-erremintaren eta fabrikazio industrialeko teknologien sektorean.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa