Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
DANOBATGROUP, konprometitua gizartearekin
Gaixotasun pneurodegenatiboen kontrako terapien ikerketa, prostata minbizirako teknika eraginkorragoen garapena eta premia bereziak dituzten haurren errealitatea ezagutaraztea dira DANOBATGROUP euskal enpresa taldeak balio kooperatiboak, ongizate soziala eta hurbileko ingurunearen kohesioa bultzatzeko asmoarekin abiarazi duen Elkarrekin Eragin ekimenaren ardatzak.
Garapenarekin duen konpromisoaren barruan eta bere plan estrategikoarekin bat etorrita, makina-erreminten espezializatuta dagoen taldeak erabaki du etapa berri b bati ekitea, eraldaketa sozialari lotutako agente gisa protagonismo handiagoa hartzeko.
DANOBATGROUPek Elkarrekin Eragin kanpaina abiarazi du eta bere bitartez taldeko langileek lankidetzan aritzeko eta ikerketarako hainbat programa aukeratu dituzte.
Proiektu parte hartzailea da, eta taldea osatzen duten kooperatibek (DANOBAT, SORALUCE, LATZ, GOIMEK, GOITI, IK4-IDEKO eta DANOBATGROUP) lankidetzan aritzeko eta ikerketarako hainbat programa aukeratu dute, non modu aktiboagoan parte hartu nahi duten.
Ekimenak proposamenak egiteko fase bat eduki du. Urte honen hasieran egin da fase hori, langileek beraien ustez laguntzak jaso beharko lituzketen proiektuak aurkeztuta. Proposamenak baloratu ondoren, hamar proiektu finalista aukeratu ziren eta horiekin zerrenda bat prestatu zen, langile guztiek modu irekian bozkatzeko.
Bozketan, DANOBATGROUPek modu proaktiboan datozen hiru urteetan zehar landuko dituen 3 proiektuak atera ziren. Proiektuak finantzatzeko 600.000 euro erabiliko dira guztira.
Hiru proiektu, hiru helburu
Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) bultzatutako ikerketa proiektu bat izan da DANOBATGROUPeko langileek aukeratutako lehen ekimena. Txiza laginetan oinarrituta prostata minbizia erraz, azkar eta merke antzemateko test bat garatzea da proiektuak bilatzen duena. Hau da, haurduntza testaren moduko test bat garatu nahi da prostata minbizia antzemateko.
Proiektuaren xedea da metodo ez inbaditzaile bat sortzea, tumore onak, geldoak edo erasokorrak bereizi ahal izateko eta paziente bakoitzarentzat neurri terapeutikorik egokienak aukeratzeko.
Jesus Martinez de la Fuente doktore euskaldunaren gidaritzapean, Zaragozan garatzen ari da proiektua, eta Herbeheretako, Noruegako, Letoniako eta Estoniako ikerketa taldeen laguntza dauka.
The Walk On Project (WOP) Fundazioa izanda Elkarrekin Eragin ekimeneko zatia izateko aukeratu den bigarren erakundea, eta erakunde hori gaixotasun pneurodegeratiboen aurkako terapiak garatzeko eta ikerketa eta zientziarekiko kontzientziazio soziala bultzatzeko ikerketa programak finantzatzeaz eta patologia hauen erretatitalea azalarazteaz arduratzen da.
Fundazioak sustatutako terapiak garatzeko proiektu berriak finantzatzera zuzenduta dago DANOBATGROUPek erakunde honi egiten dion ekarpena, terapia horiek epe labur-ertainean gaixoengan aplikatzeko.
WOP fundazioa gaixotasun pneurodegeneratiboen kontra ari da sortu zenetik, eta Carlos III Osasun Institutuaren kanpoko batzorde aholkulari batean oinarritzen da berak bultzaten dituen proiektuen aukeraketan.
Hautaketa prozesuan kontuan hartzen da jasotako lanen bikaintasun zientifikoa eta teknikoa, eta azpimarra berezia egiten zaie hainbat gaixotasun pneurogeneratibori, hala nola esklerosi anizkoitzari, leukodistrofiei, alzheimerrari edo parkinsonari.
Bukatzeko, taldea BIZIPOZA erakundearekin elkarlanean arituko da. 32 elkartek osatutako erakundea da, eta premia bereziak dituzten haurren eta beren familien ongizatea bultzatzen dihardu.
Zehazki, DANOBATGROUPek elkartasuna, talde lana eta euskarakomunikazio hizkuntza izanik gizartean bizitzea bultzatu nahi ditu, eta balio horiek bultzatuta premia bereziak dituzten haurren errealitatea ezagutarazi, web dokumental bat sortzen lagunduta.
Euskadin kolektibo horrek duen errealitatea dokumentatzeko eta zabaltzeko bide garrantzitsu bat eratu nahi du proiektuak; beraz, aurreikusita dago dokumentalaren emanaldiak eta aurkezpenak egitea, bai eta hainbat gunetan dokumentala hedatzea ere, esaterako, BIZIPOZA webgunean eta BIZIPOZA osatzen duten erakunde eta elkarte guztien atarietan.
“Programa honekin bilatzen dugu gure erakundeak bere nortasunean aurrerapauso bat gehiago ematea, hurbileko ingurunearen aurrerapenarekin, euskal kulturarekin, garapen zientifikoarekin eta ikerketa biosanitarioarekin konprometituta dagoen erakundea garen heinean, kohesio sozioekonomikoa eta aukera berdintasuna bultzatzeko”, baieztatu du DANOBATGROUPeko lehendakari Cesar Arriolak.