Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroup-ek BIND 4.0 ekimenean hartuko du parte
Bind 4.0-ren helburu nagusia euskal industriaren ekosistema eta ekintzailea indartzea da programa ekintzaile baten bidez, 24 asteko aurreikuspenarekin, 2016ko azarotik 2017ko maiatzera bitartean. Ekimen Ekintzaileei laguntza emateko Instituzioen arteko Planean kokatuta, BIND Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako ekimen bat da, Foru Aldundien eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako BIC-en laguntzarekin.
Danobatgroup-ek denbora bat darama 4.0 Industria alorrean lanean eta faktore estrategiko garrantzitsutzat dauka taldearen etorkizunari begira. Duela gutxi Savvy Data Systems enpresako parte izatera pasatu zen, honela bere posizionamendua indartu enpresa lider gisa balio erantsiko zerbitzuetan makina eskaintza eta giltza eskura fabrikazio lerroen eskaintza osatuz. Era berean, taldeak Berrikuntza Saria jaso du BIEMH 2016an 4.0 kontzeptuak fabrikazio sistema aurreratuetan barneratzeko modalitatean CONNECTING THE FUTURE lemapean fabrikazio digitalaren arloko garapenik berritzaileenak aurkeztuz garapen berriak emanaz ezagutzera, etorkizuneko fabrika errealitate egiten dutenak gaur egun.
Munduko edozein lekutako startup-ak BING 4.0 programan izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik ondorengo loturan (http://bind40.com/).