Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Danobatgroup-ek Berrikuntza Saria jaso du makina-erremintaren bienalean
Taldeak 4.0 kontzeptuarekin lotutako arlo digitaleko ondorengo garapenak aurkeztu ditu:
HMI -Human-machine interface- gizakia eta makinaren arteko hartu emana hobetzeko makinaren lana sinpleago egin ahal izateko inguru baten bidez, programaziorako laguntzak eta mekanizazio lan espezializatuak ere eskaintzen ditu, mantentze lanak errazten ditu produkziorik gabeko denborak murriztuz eta horretaz gain, energia kontsumoa minimizatzeko informazioa ere eskaintzen du.
Data system, zerbitzu multzo bat dela esan dezakegu, makinaren monitorizazioan oinarritutakoa hain zuzen ere, eta Big Data makinaren portaera eta mekanizazio prozesua aztertzera dago zuzenduta. Honen bidez, tabletak edo telefonoak bezalako gailuekin makina zein egoeratan dagoen jakiteko aukera egongo da eta baita prozesua optimizatu edo akatsetara aurreratzeko aukera ere.
Intelligent components, makinan barneratutako gailu edo dispositiboak dira. Gailu hauek hainbat sentsoreren bidez lortutako informazioan oinarrituta makinen errendimendua hobetu eta makinaren zehaztasuna hobetzen laguntzen dute, hau da, prozesuetako denborak hobetu, erreminten bizitza luzatu etab.
Control system, fabrikazio lerro osoen kudeaketarako aplikazio informatikoa. Sistema hau ekipoen fabrikatzaileengandik independientea da eta makina mota ezberdinak integratzeko aukera ematen du eta gainera, lan aginduak bete ahal izateko beharrezko informazio guztia kudeatzen du: CNC programa, erremintak eta lan tresnak etab. Eta plantaren beste gestio maila batzuen barneratzerako aukera ere ematen du, besteak beste PLM, MES, ERP etab.
Berrikuntzak 11 laguneko epaimahai batek baloratu ditu ondorengo erakundeen ordezkaritzan: Beaz, Bic Berrilan, Cdti, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea , Osalan, Spri, Tecnun-Universidad de Navarra eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).