Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Danobatek, Rolling Meadowsen, Illinoisen (AEB), egoitza berria irekiko duela iragarri du
Danobatek, automobilgintzako, aeroespazioko, trenbideko eta energiaren sektoreetarako makina-erreminten eta ekoizpen-sistemen munduko fabrikatzaileak, Rolling Meadowsen (Illinois) egoitza berria irekitzeko planak iragarri ditu. Inbertsioak lanpostu berriak ekarriko ditu eskualdera, zazpi langileko hasierako lan-taldearekin eta etorkizunean handitzeko planekin. "Danobatean oso pozik gaude gure egoitza Illinoisera eramateko ideiarekin, inguruko gure bezeroei laguntza zuzena eta lokalizatua ematea ahalbidetuko digulako", adierazi du Manex Ochoteco Danobateko presidenteak.
"Gaur egun, Danobatek gero eta presentzia handiagoa du Estatu Batuetan, eta munduko egungo eskaria asebetetzen du; beraz, toki oso aproposa da gure taldea eta bezeroak finkatzeko".
Danobat Inc. enpresak Estatu Batuetako bigarren kokaleku batera hedatzea erabaki du bere bezero estatubatuarrei hobeto zerbitzatzeko helburuarekin; tartean 3M, Delta Airlines, GE, Kennametal, Sandvik, Schaeffler, Solar Turbines eta Timken bezalako fabrikatzaileak barne. Egoitza berrian, 1.180 metro koadroko azalerarekin, arlo komertziala, ekoizpenekoa eta kalitate-kontrolekoak izango ditu, eta piezen probak egin eta makinak neurrira egin ahal izango ditu. Instalazio berrietan obrak hasi dira eta 2022ko lehen hiruhilekoan amaitzea espero da.
"Danobatek bere egoitza Illinoisera eramateko erabakia hartu du, batik bat bizi dugun egoera ekonomiko onari esker eta gure lehen mailako langileetan oinarrituta", baieztatu du Sylvia García Merkataritza eta Aukera Ekonomikoetako Departamentuko jarduneko zuzendariak. "Mundu osoko enpresek Illinoisera hedatu nahi dute oraindik ere, langile prestatuen presentziari eta langileen prestakuntzan egiten ditugun etengabeko inbertsioei esker".
"Horrez gain, bulegoaren kokapena ere funtsezkoa da, garraiobideetarako sarbideekin, herrialdearen bihotzean kokatuta, eta mundu osoko merkatuetara konektatzeko aukerarekin".
Azken hilabeteetan lanpostu berriak gaineratu dira salmenta eta marketin sailetan, eta langileak kontratatzen jarraitzen da sail desberdinetan dauden hutsuneak betetzeko, hala nola salmentak, aplikazioak eta zerbitzuetako sailetan. Egoitza berrian, enpresak Estatu Batuetan duen presentziarekin lotutako administrazio-eginkizun nagusiak gauzatuko dira; salmenta, marketin eta ingeniaritza/pieza/zerbitzu dibisioak barne, eta, azken finean, Danobaten teknologiak eta gaitasunak erakutsiko dituen bikaintasun-zentro bihurtuko da.