Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
DANOBATek Hannover-en (Alemania) egingo den EMO azokan erakutsiko ditu industria digitalizazioan garatutako soluzioak

Hitzordu honetan ekoizleak guztiz berriak diren hiru garapen merkaturatuko ditu, erabateko doitasuna duten artezketarako eta torneaketarako makina birdiseinatuen gama aurkeztuko du eta balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzaren berri emango du.
Irailaren 18tik 23ra egingo da EMO azoka Hannover hirian
Europan industria fabrikazioaren sektorearentzat azoka garrantzitsuenetakoa den hitzordu hau agertoki izango da erakundearentzat, konplexutasun tekniko handia eta produktibitate handia duten artezketarako eta torneaketarako birdiseinatutako makinen gama aurkezteko.
Horrez gain, enpresak aukera izango du balio digitalaren arloan proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen den garapen teknologiko propioak txertatuta dituena. Elkar-konektatutako ekipamenduak dituen eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasuna izango duten fabrikazio adimendunaren espazioen sorreran urratsak emateko helburuarekin arituko da.
11. Hall-eko C45 stand-ean ikusgai egongo den DANOBATek, makinen kudeaketa adimenduna eskaintzeko, ekipamenduei balioa emateko, mantentze estrategiak hobetzeko eta errendimendua eta produkzioa optimizatzeko helburua duten zerbitzu aurreratuen eskaintza ere aurkeztuko du.