Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 2. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 3. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 4. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 5. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 6. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin

Danobatek robotika industrialaren sektorean sartu dela iragarri du, DMTR gama aurkeztuta, industrian mugarri den garapena. Doitasunezko robot berri horiek zehaztasun eta eraginkortasun estandarrak birdefinitzen dituzte, robot baten malgutasuna eta makina-erreminta baten egonkortasuna eta doitasuna uztartzen dituen soluzio aitzindari bat eskainiz.
Merkatuko robotik zehatzena
DMTR gamak, beste soluzio batzuekin alderatuta, errepikagarritasunari eta zehaztasunari dagokienez, prestazio hirukoitza eskaintzen du eragiketa kritikoetan, hala nola, zulatzean, errematxatzean eta hariztatzean. Gainera, ibilbideak hiru aldiz zehaztasun handiagoz jarraitzeko duen gaitasunak aukera ezin hobea bihurtzen du mekanizazio konplexuetarako eta doitasun handiko fabrikazio gehigarrirako. Beste puntu bereizgarri gako bat programazioa da, zenbakizko kontrola (CNC) erabiltzen baitu, teknologia horrekin lan egitera ohituta dauden enpresetan integratzea sinplifikatuz.
Ideko zentro teknologikoarekin lankidetzan, Danobatek robotentzako dinamika eta kontrol sistema espezifikoak garatu ditu, eta gaitasun teknologiko berriak ezarri ditu, artearen egoeratik haratago.
Xabier Alzaga Danobateko CEOaren arabera, "DMTR gamak makina-erreminta baten doitasuna eta egonkortasuna konbinatzen ditu sei ardatzeko robot baten arintasunarekin eta malgutasunarekin, eta ekoizpen modu berriak irekitzen ditu sektore giltzarrietarako, hala nola aeronautikarako, automobilgintzarako eta energiarako".
Errendimendu handiagorako diseinu sendoa
Makina-erremintaren ezaugarriak robot baten arkitekturarekin integratzen dituen diseinu bati esker, DMTRek bibrazioak egungo robotek baino 10 aldiz gehiago murrizten dituzte, eta horregatik, mekanizazioko eragiketetako ziklo denborak % 20 laburragoak dira. Ikuspegi horrek produktibitatea handitzeaz gain, aplikazio kritikoetan kalitate handiagoa ere bermatzen du.
Material konposatuetan edo altzairuan zintak jartzeko eragiketetatik hasi eta errematxatu, sistemak muntatu edo 3D inprimatu arte, DMTR robotak malgutasunagatik eta aplikazio industrialen tarte zabal batera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dira.
Hainbat modelo daude. Bertsio trinkoak , 70 kg-rainoko karga erabilgarria maneia dezake eta 2,2 metroko irismena du, eta modelorik sendoenak 3,6 metroko irismena du eta 520 kg-rainoko kargak maneiatzeko gai da. Aldakortasun horri esker, Danobatek merkatuko eskaera zorrotzenak bete ditzake, aplikazio bakoitzean zehaztasuna eta errendimendua ziurtatuz.
Etorkizuneko industriarako irtenbide bat
DMTR gamarekin, Danobatek gaur egungo prozesuak optimizatzeaz gain, manufaktura aurreratuko aukera berriei ere atea irekitzen dien tresna bat jartzen du fabrikatzaileen esku, berrikuntza teknologikoan duen lidergoa sendotuz.
Teknologia hori Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatutako I+G proiektu baten esparruan garatu da, eta lehen aldiz aurkeztuko da JEC World nazioarteko azokan, 2025eko martxoaren 4tik 6ra, Parisen.