Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Daniel Martinezek Jon Fernandez ordezkatuko du Orbeako zuzendari nagusi gisa
12 urteren ondoren, Jon Fernandezek Daniel Martinezi utziko dio zuzendari nagusi kargua. Ordezkapena urte honetako urritik aurrera gauzatuko da.
Daniel Martínez Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Orbeari lotuta dago 1998tik. 25 urte hauetan erantzukizuneko posizioak bete ditu kooperatibako hainbat arlotan, eta Logistika, Berrikuntza eta Eragiketen arloetan zuzendaritza-funtzioak bete ditu.
"Erakunde baten buru izateko orduan, gaitasun teknikoak eta emozionalak bezain garrantzitsua da konpainia horren zertarakoan parte hartzea, bai eta ordezkatzen duen erakundearen azken helburua zein den ulertzea eta partekatzea ere. Daniel Martínez oso profesional handia da, erakundea, negozioa eta hura osatzen dugun pertsonak ondo baino hobeto ezagutzen eta ulertzen dituena, eta gure helburua zehazten lagundu duena. Horregatik, uste dut Daniel dela pertsonarik egokiena Orbeak gogotsu helduko dien etorkizuneko erronkak proposatzeko", dio Fernándezek.
"Kooperatiba batean, erakundeak eskatzen digun lekua betetzera bideratuta gaude. Une honetatik aurrera, bere anbizioagatik nabarmentzen den proiektu bati jarraipena emateko ardura izango dut. Proiektu horretan, komunitate erabiltzailearen konfiantzari eta mundu osoaren banaketari eusteko lanean jarraituko dugu. Errespetu handiz, ilusioz eta giza talde bikain baten eskuzabaltasuna eta konpromisoa ezagutzeak ematen duen bermearekin egiten diot aurre erronka honi ", adierazi du Martínezek.

Txanda gauzatu arte geratzen diren hilabeteetan, biek batera lan egingo dute erreleboaren arrakasta bermatzeko maila sozialean, banaketa-katean eta txirrindulari-komunitatean.
Orbea aro berri batean sartu da zuzendaritza exekutibo berri batekin, baina balioek bere horretan jarraitzen dute: gizarte justuago bat eraikitzea, produktu bakarrak sortzea eta pasioz egitea.