Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Dani Larrea: "Euskararen normalizazioa eta Euskal Herriaren garapena izan dira hasierako helburuak"
Zergatik erabaki duzue aldaketa hau egitea?
2012an hurrengo lau urteetarako hausnarketa estrategikoa egin genuen. Emunek 17. ekitaldia beteko du aurten; orain arte, Lan mundua euskalduntzeko kooperatiba izan da Emunen xedea. Ikusten genuen txapel horrek zati baterako balio zigula baina bestelako produktu eta zerbitzu batzuk lantzen hasita geundela eta esparru horretatik kanpokoak zirela. Horrek behartzen gintuen beste zerbait asmatzera edo egokitzera. Hala, proiektu orokorra egin dugu; batetik, irudi berria, eta bestetik filosofia aldaketa. Horrek eragina izan du gure xedean eta baita gure ikuspegian ere. Hortik dator Euskara eta berrikuntza soziala xede berria. Azkeneko urteetan garatu ditugun zerbitzuak euskaratik eta euskaraz landu nahi ditugu; aniztasuna, kultura eta parte-hartzea. Gure berezitasuna izango litzateke horiek euskaratik egiten ditugula eta euskara zelanbait erabiltzen dugula kohesio-elementu moduan.
Lan ildo berriak, aniztasuna, kultura eta parte-hartzea dira.
Bai, hiru horiek izango lirateke. Egin dugun hausnarketa egoera ekonomikoari lotuta dago. Gure negozioei dagokienez egin dugun irakurketa da, hurrengo lau urteak nahiko eskasak izango direla. Gure bezeroek krisia sufrituko dute eta ondorioz diru gutxiago egongo da merkatu horietan. Euskara planetan Euskal Herri osoko liderrak gara; eta, posible da datozen urteetan mugimendu larregirik ez egotea. Hortaz, gure erronka negozio horietan mantentzea da. Beste negozio txikiekin, nahi duguna da, hurrengo lau urteetan gorpuztea. Merkatua ezagutu eta aldi berean, merkatuak gu ezagutu gaitzala. Norbaitek horrelako zerbitzu bat erosi nahi duenean gutxienez aukera moduan kontuan har gaitzala.
Emun sortu zenetik gaur egunera, helburuak aldatu egin dira?
Hasierako helburua euskararen normalizazioa eta Euskal Herriaren garapena izan da. Orain, euskararen normalizazioarekin berdin jarraitzen dugu, eta Euskal Herriaren garapena esaten diogun horri aurpegia jarri diogu. Ze alderditatik? Ba zerbitzuei dagokienez, garapen hori norabide justu batean izan dadin eskainiko ditugu kultura zerbitzuak, immigraziokoak eta parte-hartzea. Gainera, ateak zabalik lagatzen ditugu bihar edo etzi sor daitezkeen bestelako behar batzuei ere erantzun ahal izateko, beti ere berrikuntza soziala esaten diogun txapel handi horren azpian.
Irudi berria estreinatu duzue. Zer esan nahi du irudi berriak?
E horrek daukan zulo hori kanpora atera dugu. Gure kasuan e da Emun, baina era berean e da euskara, eta e da Euskal Herria. Orduan, egin duguna da bihotz hori kanpora atera eta gainera buelta eman diogu. Buelta horretan irudikatzen dugu kanpoan gizartea dagoela. Izango litzateke antena moduko bat gizartean zer gertatzen den jasotzeko, emuneratzeko. Kanpoan dagoena Emunen landu eta gero gizarteari bueltatzeko.
Zeintzuk dira erronkak?
Euskara plan bakoitzaren atzean enpresa bat dago. Batzuk euren kabuz ari dira metodologia aplikatzen, baina gehienak aholkularitza enpresa batekin dabiltza. Kontua da euren artean ez dagoela harremanik. Helburua izango litzateke sare bat osatzea. Gerta daiteke bi enpresen artean negozioak gazteleraz egitea, eta biak euskara planetan sartuta egotea. Dauden aukera guztiak aprobetxatu nahi ditugu. Txinan ez dugu euskaraz salduko, baina alboko tailerrean bai.