Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
"Culinary Zinema" sailak, nazioarteko goi-mailako 13 chef-ek sukaldatutako zazpi afari eskainiko ditu
Zinema eta gastronomia lotzen dituen Donostia Zinemaldiaren Culinary Zinemaren zazpigarren edizioa irailaren 23tik 29ra bitartean egingo da aurten; zenbait herrialdetako (Alemania, Argentina, Danimarka, Espainia, Estatu Batuak, Estonia, Israel, Italia, Japonia eta Erresuma Batua) gastronomian oinarritutako zazpi ekoizpen eta horien edukiei lotutako zazpi afari hartuko ditu barnean.
Emanaldi eta afarietara joateko baterako sarrerak Zinemaldiaren webgunean edo Kutxabanken bitartez eros daitezke 70 euroren truke.
Basque Culinary Center-en emanaldien ostean eskainiko dituzten afarien artean Estrellas Michelin - Historias de las cocinas inaugurazio-filmari lotutako afaria nabarmentzen da. Film horrek gastronomiaren urrezko aroko Michelin Gidari buruz hitz egiten du. Gastronomian itzal handia duten hiru sukaldari arduratuko dira afari horretaz: Elena Arzak, Arzak jatetxeko chefa (hiru Michelin izar); Kamilla Seidler, Boliviako Gustu jatetxeko chefa (bi Michelin izar), eta Alain Weissberger, Austriako Taubenkobel jatetxeko chefa (bi Michelin izar).
The Cakemaker film eta opera prima Alemaniaren eta Israelen arteko koprodukzioa da. Oso afari berezia edukiko du Mishiguene jatetxeko chefa den Tomás Kalikaren eskutik; Donostiako Ni Neu jatetxeko Mikel Gallo chefa ere arituko da harekin batera, eta Israelgo abangoardiako sukaldaritza eskainiko dute.
Constructing Albert filmak, berriz, Albert Adrià jenio sortzailearen urratsei jarraitzen die; Michelin izar bana duten Euskal Herriko hiru chefek sukaldaritza-omenaldia eskainiko dute emanaldiaren ostean. Hona haien izenak: Rubén Trincado (Mirador de Ulía jatetxea), Daniel López (Kokotxa jatetxea) eta Kepa Txapartegi (Alameda jatetxea).
Japoniako sukaldaritza ordezkatzeko, orobat, Mutsuo Kowaki eta Osamu Tomita chef japoniarrak izango dira; sukaldaritza-esperientziak diseinatuko dituzte bento eta ramena ardatz hartuta.
Egitarau osoa
Eguna - Filma |
|
Jatetxea |
|
Chefak |
|
|
|||||
Inaugurazioa. Larunbata, irailak 23 |
|
Basque Culinary Center |
|
Kamilla Seidler, Gustu jatetxea Alain Weissgerber, Taubenkobel jatetxea Elena Arzak Arzak jatetxea |
|
|
|||||
Igandea, irailak 24 |
|
Ni Neu |
|
Tomás Kalika, Mishiguene jatetxea Mikel Gallo, Ni Neu jatetxea |
|
|
|||||
Astelehena, irailak 25 RAMEN HEADS |
|
Basque Culinary Center |
|
Osamu Tomita |
|
|
|||||
Asteartea, irailak 26 IL CIVO VA / FOOD ON THE GO |
|
Basque Culinary Center |
|
Andrea Tumbarello Don Giovanni jatetxea |
|
|
|||||
Asteazkena, irailak 27 PAPA NO OBENTO WA SEKAIICHI / DAD´S LUNCH BOX |
|
Basque Culinary Center |
|
Mutsuo Kowaki |
|
|
|||||
Osteguna, irailak 28 CONSTRUCTING ALBERT
|
|
Basque Culinary Center |
|
Rubén Trincado, Mirador de Ulía jatetxea Daniel López, Kokotxa jatetxea Kepa Txapartegi, Alameda jatetxea
|
|
|
|||||
Amaiera-ekitaldia. Ostirala, irailak 29 THE TRIP TO SPAIN |
|
Basque Culinary Center |
|
Enrique Fleischmann, Txoko Jorge Maestro jatetxea, Nola jatetxea |
|