'Culinary Cinema'-ren bosgarren edizioa Donostiako Zinemaldian

Donostiako Zinemaldiaren, Berlinaleren eta Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Centerren arteko lankidetzak Zinemaldiaren jarraitzaileek eta gastronomiaren zaleek izugarri maite duten sekzioa sortu zuen. Are gehiago, nazioarteko zine topaketa garrantzitsuenetako bat eta munduko Michelin gehien dituen hiri berean.
Card image cap
Rebordinos (Zinemaldia), Struck (Berlinale) eta Aizega (Basque Culinary Center).
2015/08/17

Bosgarren edizio honetan, 'Culinary Cinema'-k Zinemaldian 17 lan proiektatuko ditu, aurrekoetan baino gehiago. Horien artean, lau film labur eta 13 film luze: bederatzi lehiaketa barruan eta lau kanpo. Film hauetako zazpi proiektatzerakoan nazioarteko ospe handiko sukaldariek gaikako afariak eskainiko dituzte, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Centerrek koordinatuta.

Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz izango da irekiera afariko sukaldaria; eta itxierakoa Celler de Can Roca jatetxeko Roca anaien esku izango da. Honako sukaldariek ere parte hartuko dute: Mikel Gallo, Rubén Trincado eta Galiziako Grupo Nove elkarteko zenbait kidek, besteak beste.

'Culinary Cinema'-k, Berlinalerekin lankidetza sustatzeaz gain, Tokyo Goham Film-ekin ere elkarlana lantzen dihardu. Japoniako jaialdi honek ere gastronomia eta zinema batzea du helburu; eta hango epaimahai batek Zinemaldian sekzio honetan proiektatuko den filimeetako bati 10.000 euroko saria emango dio.

Zinemaldiak irailaren 1ean jarriko ditu salgai 'Culinary Cinema' film proiekzio eta afarietarako sarrera bateratuak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa