Crystal Fighters-en kontzertura joan nahi?

TU Lankidek Crystal Fighters-en kontzertura gonbidatzen zaitu. Urriaren 24an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Card image cap
2024/10/15

Kontzertu hau euskal inspiraziodun eta mundu osoko musiken eragina duen banda alternatibo honek 2024ko otsailean “LIGHT +” estudioko bosgarren diskoa zuzenean aurkezteko egingo duen Europako biraren parte da. Euskal instrumentu tradizionalen eta elektronikaren arteko fusioan oinarrituta, disko horrekin jarraitzaileek ezagutzeko moduko soinu batera itzuli da taldea; datozen urteetan ziur asko jaialdietako klasiko bilakatuko diren abestien inguruan, zera dio taldeak: “gutariko bakoitzaren bizitzaren eta argiaren ospakizuna da, iluntasunean distiratzen duena”.

Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.