Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Creating for Humanity: gazteek koronabirusarentzako konponbideak sortzeko deialdia
Berrikuntza soziala sustatzen duten erakundeak, besteak beste, Mondragon Team Academy-(LEINN graduarekin), Creating for Humanity abian jartzeko elkartu dira, eta gazteentzako mobilizazio masiboa bultzatu nahi dute koronavirusaren krisiari irtenbide eraginkorrak eta azkarrak bilatzeko. .
MTA-LEINNez gain, Danone, Fundación Telefónica, Ashoka, Bridge for Billions, Ship2B, MONDRAGON, La Bolsa Social, 'La Caixa' Fundazioa eta IrsiCaixa dira ekimen honetan. Bere helburua pandemiaren efektuei aurre egiteko alternatiba berriak aurkitzea da, talde lanean eta sarean oinarritutako irtenbide berritzaileekin.
Creating for Humanity plataformak aktibo dauden hiru dei mota batzen ditu gazte berritzaileei laguntzeko: Ideiak, Soluzioak, Start-Up-ak. Lema amankomuna? #YouthInCharge. Gizarteak behar dituen konponbideei aurre egiteko gazteak talde gisa zuzentzeko garaia delako.
• Ekintzak burutzeko ideiak (#IdeasForHumanity)
9-18 urte bitarteko berritzaileei zuzenduta, beren inguruneko erronkei aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten ikasle, eskola edo familien taldeen proposamenak zentralizatu nahi ditu.
Talde honetan Ashoka eta Danone (Feeding the Change), Ashoka eta Fundación Telefónica (STEAM Challenge and Curiosity Radical. Fuller Educational Challenge) eta Fundación La Caixa Funda Educaixa eta IrsiCaixa enpresek (Health Lab-Coronavirus Community LAB) sustatutako deiak daude.
• Soluzioak (#SolutionsForHumanity)
Adin nagusiko berritzaile sozialek hasitako proiektuetarako deialdia, fase pilotuan egon arren.
Hemen nabarmentzen da MTA-LEINNeko ekintzaile sozialek sortutako Covida aplikazioaren adibidea. Erosketetan laguntzeko prest dauden boluntarioak eta bakarrik dauden pertsonen beharrak lotzen ditu. Izan ere, inkomunikazioan behar dituzten elikagaiak, sendagaiak edo bestelako materialak eskainiko dizkiete.
Atal honetan Bridge for Billions (The Leap) eta 'La Caixa' Fundazioak EduCaixa eta IrsiCaixa-ren bidez Living Lab de Salud-ekin (Coronavirus Community LAB) lideratutako deialdiak aurkitzen dira.
• Start-Up (# Start-upsForHumanity)
COVID-19ren aurkako borrokan beren lanaren ondorio positiboak hazteko eta biderkatzeko ahalmena duten start-up edo gizarte-enpresa txikientzako deialdiak.
Ship2B-ren (Tech4Health, Tech4Social eta DKV Impacta) bi deiak hemen aurkitzen dira.
www.creatingforhumanity.org helbidean eskuragarri dago informazio guztia non familiak, eskolak, ekintzaile gazteak eta start-upek bat egin dezakete gizakiaren onerako den "deialdi ireki" honekin.