Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Coprecik txinerazko Web orria estreinatu du

“Gune geografiko honetan kokatuta dauden bezero guztiei erantzun bat ematea bilatzen dugu. Izan ere, guk bezala, beraiek ere asko baloratzen dute informazioa norberaren hizkuntzan eskura izatea. Era berean, berriki bideo korporatibo bat sortu dugu hizkuntza honetan", azalpen hauekin adierazi dizkigute Copreciko ordezkariek webgune berriaren arrazoiak.
Copreci 2004an kokatu zen Txinan barbakoentzako osagaiak fabrikatzeko produkzio planta batekin, Txinako hegoaldean eta Macao ondoan dagoen Zhuhai eskualdean zituen bezeroei gertuko erantzun bat eman asmoz. Gaur egun, garbiketa negozioarentzako motobonba eta egosketarako balbulak ere ekoizten ditu Coprecik.
Copreci mundu mailako liderra da gasezko egosketa eta barbakoentzako osagaietan, eta gainera garbiketa, egosketa elektronikoa eta etxe konforta sektoreei zuzenduriko bestelako produktuak ere badauzka. Coprecik zazpi ditu banatuta mundu osoan zehar, eta beraietatik eskaintzen die arreta bezeroei, mundu mailako etxetresna fabrikatzaile nagusi direnei.