Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Coprecik Euskaraldian parte hartuko du
Aurtengoan Euskaraldiaren 2.edizioa izango da eta 15 egunetako ariketa izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
Bi ardatz nagusi izango ditu:
- Ahobizi eta Belarriprestek hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzea
- Entitateetan ere hizkuntza ohiturak aldatzea, Ariguneen bitartez
Duela bi urte ez bezala, norbanakoez gain entitateek ere izena emango dute Euskaraldian eta Coprecik dagoeneko izena eman du, gainera Kontseilu Errektoreak Arigune izateko erabakia hartu du. Arigune izateko beharrezkoa da taldeko kide guztiek euskara ulertzea eta taldean hausnarketa egin ondoren Euskaraldian Arigune izan eta parte hartzeko erabakia hartzea.
Horretaz gain, lanketa martxan dago bestelako gune eta ekipoetan ere, eta aurrerantzean ekimenaren berri emango du Euskara Batzordeak.
Uztailaren 2an, Aretxabaletan Euskaraldian parte hartuko duten entitateen aurkezpena egin zen eta Copreci ere bertan izan zen. Profil desberdinetako entitateak daude Hamabostekoan: dendak, hezkuntza, enpresak, eragile sozialak…
Urrats bat gehiago emateko aukera izango da Euskaraldia, urte guzti hauetan gauza asko egin dira Coprecin euskararen normalizazioaren bidean, eta ekimen hau beste bultzada bat izango da. Asmoa da, Coprecin normaltasun berri bat lortzea da, euskara egunerokoan normaltasunez erabiltzea ahalbidetuko duen normaltasuna eta horretarako pausu berriak behar dira.