Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Coprecik Ecoflow aurkeztu du, gas bidezko estufak kontrolatzeko sistema berria
Gas bidezko estufen sistema berria da Ecoflow, Coprecik, Skytech fabrikatzaile amerikarrarekin batera garatu duena. Sistema hau modu askotara konfiguratu daiteke: ON/OFF funtzio sinplea aktibatu dezakegu baina aukera termostatikoa eta “real flame” funtzioak aukeratzeko aukera ere eskaintzen digu, azken horrek, gas bidezko estufak egurrezko estufa baten sugarraren simulazioa eginez.
Azpimarratzekoa da Ecoflow sistema erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta erantzuteko gaitasuna. Termopar bidez atzematen du sugarra, modu azkar batean. Sistema hau oso fidagarria eta segurua da eta ongi funtzionatzen du inguruko baldintza hezeetan, haizetsuetan edota kutsatutakoetan.
Sistema hau oso fidagarria eta segurua da
Urruneko aginteak dituen funtzio guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen digu: On/Off, Hi/Med/Low, termostatoa, haizagailua, argia… Horretaz gain, gas aldaketa modu azkar eta errazean egiten da. Ecoflow sistemaren berri emateko Coprecik bideo bat egin du, eta berau Arteman Komunikazioak ekoiztu du.