Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Coprecik berrikuntzako 'Vesta Award' saria jaso du Salt Lake Cityn (USA)
Selekzio prozesua eta talde lana.
Sariak ematen dituen epai-mahaia tximinia eta barbakoen fabrikatzaileek, banatzaile eta sektoreko adituek osatzen dute. Copreciko ekipoak ondo antolatuta egon beharra zeukan, izan ere, "epai-mahai kideak aurrez abisatu gabe pasatzen baitira, eta galdera tekniko ugari egiten dizkiote topatzen duten erakundeko lehen pertsonari".
Oraingoan, ardura hori Joxe Urzelayk izan zuen, negozioko komertzialak. Azalpen on batek duen garrantzia nabarmendu digu Joxek: "Gainera, ingeniaritza eta berrikuntza lan garrantzitsua egin beharra dago, ideiaren funtzionamendua erreproduzitzen duen “demostradore” bat prestatu genuen-eta".
“Safety ignition system” (osagaien kategoriako irabazlea), nahiz “free flame” (Hearth Product kategoriko finalista) produktuek Aretxabaletan geratu ziren kideen lana eta babesa ere izan zuten. "Hau ez litzateke posible izango, dio Joxek, Maite Amozarrain, Aitor Zabalo, Felix Kerejeta eta Virginia Lekuonaren lanik gabe", gaineratu zuten Estatu Batuetara joandakoek. "Proiektuan benetan gogor egin dute lan ,eta ziur, gau handiak irrifar egin ziezagun hatzak gurutzatuta izan zituztela".
Misio komertzial honetan beteranoa den Jokin Antxiak gogorarazi digu zenbat aldatu diren gauzak 1994an Renon ospatu zen lehenengo edizioan izan zenetik: “lehen berrikuntzak deskubritzera etortzen ginen, eta orain, gugana etortzen dira sektoreko berrikuntzen berri izatera”.
And the winner is… Copreci
Sariak babesten dituen Herath&Home aldizkariko zuzendariak, Richard Wrightek, sektoreko Oskar gaua bezala definitzen du sari banaketa hau. "Eta horrela izaten da", erantsi digu Iñigo Albizurik, Negozio Unitateko zuzendariak. "Izan ere, negozio hau oso amerikarra da eta eszenaratzea ere horrelakoxea da: alfonbra gorria, eszenatokia, leku handia eta ospakizun handia".
Iñigo Albizuri: "Sari hau erakusleiho handia da, eta sekulako oihartzuna du"
Horregatik, "sari hau erakusleiho handia da, eta sekulako oihartzuna du". Gainera erlazioen eremua ere lantzen da, "Estatu Batuetan oso garrantzitsua dena. Horregatik, azokaz gain ikastaro, hitzaldi eta elkarteetako parte hartzea ere badago; gosariak, afariak eta ospakizunak".
Aurten, sari banaketa ostean eginiko ospakizun garrantzitsuenak 50. hamarkadan inspiratu da. "Guretzako arraroa izan daiteke, baina beraien kulturan guztiz normala da standean prezioen inguruko negoziazio gogor bat izan eta denbora gutxira mahai berean esertzea… mozorroturik!"
Hauxe da Copreci USAko ekipoa osatzen duten Linda Barker, Ruben Mateos eta Josu Zalduaren jokalekua. Izugarri ongi jokatzen dute gainera, eta USAn “socializing” deitzen dioten negozio zati garrantzitsu hori elikatzen dute.