Coprecik bat egin du lur arraroetako imanen birziklagarritasunerako Europako proiektuarekin

Copreci Europa mailako Harmony proiektuan dago murgildurik.
Card image cap
2024/04/04

Zehatz esanda, lur arraroetako imanen birziklagarritasunean sakondu gura da haren bidez, eta  hertsiki dago loturik Europar Batasuneko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planari. “Besteren artean, lur arraroetako elementuen horniduran Europak Txinarekiko duen dependentzia murriztu gura da. Mendekotasun hori faktore kritikoa da Europako ekonomiarentzat erabakigarriak diren balio-kateak bermatzeko”, argitu dute Coprecitik.

Harmony proiektuarekin bat egitean, hainbat hondakin-fluxutatik eratorritako lur arraroetako imanak modu eraginkorrean berreskuratzea eta birziklatzea ahalbidetuko luketen irtenbide berritzaileak lantzeko konpromisoa harenganatzen du Coprecik. Era berean, Harmonyrekin bat egiteak berretsi egiten du kooperatibak jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularren alde egiten jarraitzeko hartua duen erabakia.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak