Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Coprecik bat egin du lur arraroetako imanen birziklagarritasunerako Europako proiektuarekin

Zehatz esanda, lur arraroetako imanen birziklagarritasunean sakondu gura da haren bidez, eta hertsiki dago loturik Europar Batasuneko Ekonomia Zirkularreko Ekintza Planari. “Besteren artean, lur arraroetako elementuen horniduran Europak Txinarekiko duen dependentzia murriztu gura da. Mendekotasun hori faktore kritikoa da Europako ekonomiarentzat erabakigarriak diren balio-kateak bermatzeko”, argitu dute Coprecitik.
Harmony proiektuarekin bat egitean, hainbat hondakin-fluxutatik eratorritako lur arraroetako imanak modu eraginkorrean berreskuratzea eta birziklatzea ahalbidetuko luketen irtenbide berritzaileak lantzeko konpromisoa harenganatzen du Coprecik. Era berean, Harmonyrekin bat egiteak berretsi egiten du kooperatibak jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularren alde egiten jarraitzeko hartua duen erabakia.