Coprecik Aretxabaletako lantegia handitu du

Eraikin berriaren bitartez produkzio ahalmena handituko du eta horrela gero eta konpetitiboa den sektoreko betebeharrei erantzungo dio Coprecik.
2017/02/09

Coprecik mende erdi bat baino gehiago dihardu etxetresna elektrikoak garatzen eta ekipatzen, fabrikatzaileekin lankidetza bizian, amaierako aplikazioaren optimizazioa eta fidagarritasuna bilatuz.

Oraintsu Aretxabaletako lantegia handitu du, aparkalekua zegoen tokian bi solairuko eraikin berria eginez. Eraikinak 1.300 m2 ditu eta lehen solairua lotuta dago lantegiaren nabe nagusiarekin.

Imanol Oleaga, berriki izendatu den kooperatibako gerente berriak aipatzen duen bezala " handitze honekin sektoreak berak eskatzen dizkigun bi erronkei erantzun nahi diegu: lehiakortasuna eta internazionalizazioa. Zentzu honetan, Aretxabaletako lantegian oso automatikoak diren baliabide produktiboak ezarri ditugu, horrela gure bezeroei erantzun azkarra eman ahal izateko".

Copreci sektoreko liderra da, 1.400 langileko plantilla du eta sei planta produktibo ditu munduan zehar, Aretxabaletakoaz gain: Txina, Txekiar Errepublika, Brasil, Mexiko, Italia eta Turkia. 

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak