Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Coprecik 50.urteurreneko bideoklipa eta larunbatean egingo den ate irekien jardunaldia aurkeztu ditu
Arantxa Garai, Coprecin jubilatua, bideokliparen grabazioaren une batean.
Copreci osatzen duten edo historian zehar osatu duten ia 20 lagunek parte hartu dute 'Lantegixa herri' bideokliparen eta kantuaren grabazioan. Abestia "50.urteurrena ospatzeko eta fundatzaileen lana onartzeko sortu dute". Abestia Mutrikuko AME Estudioetan grabatu zen eta bertan egin ziren nahasketak ere. Bideoklipa, berriz, Aretxabaletako toki ezberdinetan eta lantokian grabatu zen, besteak beste; Urkulun, Durana kalean eta Gipuzkoa Plazan.
Luis Heriz, langilea, Urkuluko urtegian.
Lan guztiaren koordinazio eta zuzendaritza 50.urteurreneko Batzordearena izan da eta Arteman Komunikazioaren lantaldearen kolaborazioa ere izan dute. Musikariak, gehienak Copreci kooperatibako lan-bazkideak, urte hasieran hasi ziren proiektua garatzen, kantua egiten, bilera eta entseguak burutzen... eta emaitza dagoeneko ikus dezakegu: 'Lantegixa herri'.
Andoni Bengoa, abeslarietako bat.
Bideokliparen haria Copreciren bihotza da, "munduko milioika etxetresna elektrikotan dagoen bihotza, milioika etxebizitzatan dagoena eta, bereziki, Copreciko gizon eta emakumeen organo bitala bilakatu dena'.
Ezkerretik eskumara, Oier Sarasua, Txus Gutierrez, Andoni Bengoa eta Maider Ruiz, 'Lantegixa herri' proiektuaren sustatzaileak.
Ate irekien jardunaldia
Bideoklipa datorren larunbatean aurkeztuko da era ofizialean, Ate Irekien jardunaldian bertan. Goizeko 11etan hasiko dira ekitaldi nagusiak. Lehenengo eta behin, herritar orori zabaldutako ate irekiak izango dira. "Edonork izango du aukera gure lantokia barrutik ezagutzeko". Ondoren, 11:30ean umetxoen txanda izango da, eta eurek ere 'bihotzen lantokia' bisitatzeko aukera izango dute. "Antzerki, ipuin... Copreciko langile batek prestatu du ekintza".
12etatik aurrera, lantoki kanpoko aparkaleku handian txosna irekiko dute, eta bertan munduko gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mexikoko natxoak, Turkiako Kebab ederra, Txinako ahate deliziak, Italiako gazta parmesanoa, Brasildo arroz entsaladak... Eta edariak ere ez dira falta izango: Txekiako garagardoa, arabar errioxako ardoa, sagardoa, txakolia... "denetarik izango da".
Antolatzaileen nahia da herritar guztiak bertaratzea eta guztion artean, 'lantegixa herri' bilakatzea.