Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Coprecik azken berrikuntzak erakutsi ditu Atlantako HPBA 2012 azokan

Sistema berria
Aurten, Coprecik, gas bidezko barbakoentzako argia duten heldulekuen sistema berria aurkeztu du. Sistema hori mundu mailako berrikuntza da eta kolore bidezko kode erraz batzuei esker barbakoari buruzko informazioa ematen dio erabiltzaileari. Sugarra itzaltzen bada, heldulekua gorri kolorez argiztatzen da, sugarra itzalita baina gasa iturritik ateratzen ari denean bezala.
Heldulekua urdin kolorez argiztatuz gero, erregailua piztuta dagoela baina funtzionamendu desegokia duela esan nahi du. Barbakoa off egoeran badago edo hozten denean, argia itzali egiten da.
Larrialdietarako heldulekua
Gas bidezko barbakoen sektorean aurkeztutako beste berrikuntza bat larrialdietarako heldulekuarena izan zen; erabiltzaileak, larrialdi baten aurrean gas emaria momentuan eteteko botoia. Botoi hori ohiko perretxiko itxurako botoia da, behera sakatuz gero balbula ixten duena, oso erabilgarria barbakoak sua hartzen badu eta sugarrek arrisku larria suposatzen dutenerako.