Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Copreci Electrolux taldeko Berrikuntza Sarien finalean
Urriaren 16an Electrolux Taldearen Estokolmoko egoitza nagusian ospatu zen talde honen mundu mailako hornitzailerik onenen artean banatzen diren sarien 6.edizioa.

Taldeak 3.000 hornitzaile baino gehiago ditu eta ekitaldi honetarako kategoria desberdinetako 30 inguru aukeratu ziren. Berrikuntzaren atalean, Copreci finalista izan da beste bi erakunderekin batera eta horrek, kooperatibak azken hilabeteetan arlo honetan egindako lanaren aitortza suposatu du.
Ekitaldi hau aukera ezinhobea izan da harremanak sendotzeko eta proiektu zein negozio berrietarako lotura berriak egiteko.