Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Contact-less izeneko teknologia kapazitiboa aurkeztu du Embegak
Covid-19ak eragindako egoera bereziak hamaika gomendio bideratu ditu gizartearentzat, horietako bat da inongo azal edo eta eremu ukitzea. Embegak sustatutako teknologiarekin, soilik atzamarra gerturatuta aktibatzen da mekanismoa.
Nafarroako kooperatibak 40 urte daramatza interface soluzioak garatzen pertsona-makina arloan zein osagai metaliko, estetiko eta funtzionaletan.
Gaur egun, Embegak produktuak fabrikatzeaz gain, ingeniaritza zerbitzuak ere eskaintzen ditu, soluzio ezberdinak eskaintzeko bezeroei eta haien beharrak asetzeko etxetresna elektrikoen arloan, automozioan eta baita beste sektore heldu eta garapen bidean dauden beste batzuetan.
MONDRAGON Korporazioko kooperatiba da Embega, Nafarroako Villatuerta herrian kokatuta dagoena. Bertan garatu dute contact-less teknologia, bizi dugun egoera bereziari erantzuteko.