Banaketa komertziala
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Kooperatibisten babes soziala
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Erantzukidetasunari buruz hausnartuko dute 'Cómplices' jardunaldian
Aurten Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) izango da, apirilaren 11n, eta antolakuntzan Laboral Kutxak, LagunAro EPSVk, Fagor Taldeak, Domusak, Danobatgroupek eta MONDRAGONek parte hartuko dute.

Eroskiren Berdintasunerako Behatokiak bultzatutako urteroko hitzordua aurten Arantzazuko Gandiaga Topagunean ospatuko da bere hamargarren urteurrenean. Apirilaren 11n izango da, goizez, eta gaur egun gizartean desberdintasun arrakala eragiten duen gai bati helduko dio: erantzukidetasunari.
Jardunaldia streaming bidez ikusi ahal izango da osorik, eta, besteak beste, Pilar Kaltzada kazetariak, Laura Baena ekintzaileak (Club Malasmadres) eta Alberto Soler psikologoak parte hartuko dute.