Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Columbus markaren saria Eider Ballinarentzat
Uztailetik irailera bitartean TUlankidek Instagram-en antolatutako lehiaketak irabazlea du. Eider Ballina da, eta Zurizan (Nafarroako Pirinioak) ateratako argazkiari esker eskuratu ditu Columbuseko produktuak.

#udatulankide hashtag-arekin 50 argazki baino gehiago argitaratu ziren uztaila eta iraila bitartean TUlankidek Instagram-en antolaturiko eta Columbusek babesturiko lehiaketan. Columbus kirol arloko marka da eta MONDRAGON Korporazioko Dikar kooperatibak komertzializatzen ditu aipatu produktuak.
Lehiaketa irabazi duen argazkia Zurizan (Nafarroako Pirinioak) egindakoa da. Hala, Eiderrek Columbus markaren motxila, bastoia eta frontala eskuratu ditu.