Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
COFIDESek konfiantza du BATZ eta MAPSAren proiektuetan, Fonrec-en laguntzarekin

Igorren (Bizkaia) dagoen Batz kooperatibak eta Orkoienen (Nafarroa) dagoen Mapsa kooperatibak, biak MONDRAGONeko kideak, Cofidesen (Estatuko funtsak eta baliabide propioak zein hirugarren erakundeenak kudeatzen dituen sozietate publiko-pribatua) finantza-ekarpena jasoko dute, 12 milioi euro Batzek eta 18 milioi euro Mapsak. Zenbateko hori, oso-osorik beren osagaiak eta funtzioak sektorearen eskaera berrietara eraldatzen laguntzeko erabiliko dira.
Batz-ek 12 milioi euro jasoko ditu eta Mapsak 18 milioi.
Batz soluzio berritzaileen erreferentea da sektorearentzat, 200 milioi euro fakturatzen ditu eta 1.200 pertsonari enplegua ematen die Bizkaiko (3), Txekiako, Mexikoko eta Txinako lantegietan. Erreferente sendo gisa aitortzen dute bezeroek Automobilgintzako osagaien hornidura globalari dagokionez.
Automobiletarako eta ibilgailu komertzialetarako aluminiozko hagunak diseinatu eta ekoizten ditu Mapsak automobil-fabrikatzaile nagusientzat. 120 milioi euro fakturatzen ditu Nafarroako Orkoien herrian duen lantegian, eta 500 pertsonari ematen die zuzeneko lana.