Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Cikautxok PSA Best Plant 2015 saria lortu du
Zehazki, Berriatuan kokatzen den plantak lortu du saria. Ekainaren 16an Frantziako Poissy herrian ospatu zen ekitaldian banatu ziren aipatutako sariak.

PSA Taldeak urtero banatzen ditu bere hornitzaileen artean sariak, honako adierazleak kontutan izanda: kalitatea, zerbitzua, eta garapena eta teknologia maila.
Aurten, sarituen artean Cikautxok Berriatuan duen planta dago.
Aipagarria da 2014 urtean zehar Cikautxok 7,5 milioi € ko fakturazioa izan zuela PSA taldearekin eta Berriatua, Txekia eta Eslobakiako plantetatik zerbitzatzen diotela.
"Guretzat pozgarria da honako sarietan izendatua izatea eta batez ere jakinda bezeroekin exijentzi maila geroago eta altuagoa dutela" aipatzen dute Cikautxotik.