Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
CIKATEK berrikuntza zentroak internazionalizazioa du etorkizuneko helburu
Cikatek 2012an sortu zen, Cikautxoko berrikuntza zentro bezala, bere negozio lerro berdinetan sakontzeko asmoz. Zehazki, hiru ikerlerro desberdinetan dihardu: material polimeroen ikerketa eta garapena, bereziki elastomeroak; bibrazioak ekiditeko, estankotasunerako eta fluidoen eroapenaren arloetarako produktuen eta prozesuen garapena eta berrikuntza; negozio berrien sustapena eta garapena; eta elastomeroentzako simulazio-erreminten garapena.
Gaur egun, 16 pertsona dihardute bertan eta automozioan erabiltzen diren kautxoen erresistentziak hobetzea da helburua.
Aurretik, Cikautxoko laborategian lantzen zen materialen garapena, baina momentu zehatz batean Cikautxok planteamendu berria egin zuen, ez bakarrik prozesu eta materialak garatzeko baizik eta produktu berriak aztertzeko erronkari helduz. Horrela sortu zen Cikatek, negozio desberdinetako pertsonez osatuta eta beste aditu berriak inkorporatuz. 2012an sortu zen 18 pertsonekin eta gaur egun 25 kide dira.
Esan bezala, Cikautxok lantzen dituen arloetara egokitu da Cikatek, modu honetan banatuta: material polimeroen ikerketa arloan formula berriak garatzen ari dira; gaur egun, 16 pertsona dihardute bertan eta automozioan erabiltzen diren kautxoen erresistentziak hobetzea da helburua.
Beste talde bat, lau pertsonez osatuta, fluidoen eroapena aztertzen ari da, teknologia berriak aztertuta eta plastikoarekin lotutako produktu berriak landuz. Bestetik, bibrazioak ekiditeko eta estankotasunarekin lotutako proiektuetan bi pertsona ari dira lanean, suspentsioa hobetzeko saiakuntzak egiten, produktu berriak lantzen eta kautxoa ez den material berriekin hainbat froga egiten.
Kautxoa. Cikautxok kautxozko piezak egin ditu betidanik baina hori ezezik, gaur egun produktua eskaintzea du helburu. Estrategia aldaketa horrek zer suposatzen du? “Estrategia berriarekin, produktuari ematen diogu lehentasuna edozein teknologia zein material erabilita. Izan ere, kautxoaz gain, plastikoarekin eta poliuretanoarekin hasi gara lanean” dio Iñigo Azpiazu, zuzendari nagusiak. “Azken finean, guk jakintasuna dugu, eta produktuak bete behar dituen funtzioak betetzeko material desberdinen egokitasuna bilatzen dugu; nolabait, teknologia egokiena erabilita nahi ditugun prestakuntzak beteko duen produktua lortzeko” gaineratu du.
Bezeroak. Cikautxo da bezero nagusia, baina baditu beste batzuk ere. Esate baterako, Fagor Ederlanekin automozioa sektorean erabiltzen diren suspentsio besoak garatzeko eta hobetzeko prozesuan dihardute. Eta horretaz gain, Markinako Leartiker eskolarekin ere elkarlanean ari dira.
Merkatu berrietan sartzeko garrantzitsua da Korporazioan dauden beste kooperatiba batzuekin elkarlanean aritzea.
Sektoreak. Automozioa da jarduera sektore nagusiena (%85a) baina beste merkatu berri batzuetan ere sartu da poliki poliki: jolaserako eta kirolerako lurzoruak edota kautxuzko nahasketa teknikoak; etxeko garbigailuek dituzten sarrera eta irteera hodiak; osasunaren alorrerako teknologia (kateereak, solikonazko tubing-a, eta abar). “Esan bezala, guk kontrolatzen dugun ezagutzaz baliatuta, beste esparru batzuetan saiakerak egitea egokitzat jo genuen eta dagoeneko ari gara sektore gehiagotan sartzen”. Merkatu berrietan sartzeko garrantzitsua izan da Korporazioan dauden beste kooperatiba batzuekin elkarlanean aritzea, adibidez, medikuntzan sartzeko Mondragon Healthen laguntza eta Oiarsorekin aritzea ezinbestekoa izan da.
Dibertsifikazioa. Orain arte Cikautxok landu dituen arloetara mugatu da Cikatek baina etorkizunera begira behar beharrezkoa da produktu berriak, merkatu berriak zein negozio berriak garatzea. Hau da, zehaztuta dituzten hiru arlo nagusiak kontuan hartuta dibertsifikazioa bilatu nahi dute.
Cikatek zentroak eraikin propioa izatea nahi du, bezeroaren aurreran irudia hobetzeko. Eta finatziazio bide berriak lortzeko modu egokia izan daiteke.
Etorkizuna. Aurrera begira erronka nabarmenena internazionalizazioa izango da. Cikautxok munduan dituen sei plantetan behar berriak sortzen ari dira etengabe eta horietara egokitzea izango da helburua. “Horietan guztietan ezarri nahi dugu hemen aurreratu dugun berrikuntza estrategia baina kasu askotan ezinbestekoa izango da bertan egotea, momentuko beharretara egokitzeko, tokian tokiko beharrei erantzuteko. Seguruenik guk hemen lantzen dugun I+D ez da egokia izango beste merkatu batzuetan, Indian, Txinan, Mexikon, Brasilen, edota Txekian. Esate baterako, Txinako plantan laborategia irekitzeko beharra somatzen da eta Cikautxorekin batera planifikatuko dugu ezarpen hori” dio Aizpuruak.
Horretaz gain, Cikatek zentroak eraikin propioa izatea nahi du, “horrela, hobeto antolatuko ginateke edozein produktuen garapena egiteko. Gainera, irudia hobetuko dugu bezero berrien aurrean, zentro teknologiko gisa. Eta horretaz gain, finatziazio bide berriak lortzeko modu egokia izan daiteke, zentro independientea izanik” gaineratu du.