Chinorum: Txinako merkatua hurbiletik ezagutzeko jardunaldia

Hitzordua datorren urtarrilaren 15ean izango da Bilbao Berrikuntza Faktorian. Jardunaldia Login Lan elkarteak antolatuta dago, Mondragon Team Academy-aren baitan sortutakoa.
Card image cap
2016/01/08

Chinorum, Txinako merkatuari buruzko xehetasunak ezagutzeko antolatu den ekitaldia da. Horrela, bertan kokatuta dauden enpresek zein hara joateko interesa dutenek aukera izango dute hainbat aspektu eta detaile ezagutzeko, bertatik bertara. Aukerak eta arriskuak azalduko dira eta kontuan izan behar diren ezaugarrien inguruko informazio zehatza emango da, besteak beste: logistika eta aduanak, erosketak, proiektuen kudeaketa, zerga sistema.

Ekitaldi honen helburua izango da "adituen esperientzian oinarrituta, sortu daitezkeen zalantza zein arazoei irtenbidea ematea". Ponentzia labur batzuen ostean, zalantza hauetaz hitz egiteko aukera egongo da. Antolatzaileek dioten bezala alde guztiek parte hartzea da helburu nagusia.

Hizlariak hauek izango dira:

- Aitor Michelena, Ie Team
- Constantino Marcos, How2Go
- Javier Echave, Ie Team
- Jesús P. López Pelaz, Abogado Amigo
- Jokin Laspiur, MONDRAGON Taldea
- Michael Voss, Sparber Group

Ekitaldi hau, Login Lan enpresak antolatuta, urtarrilaren 15ean egingo da, 9:30etatik aurrera.

Ekitaldia doakoa da, eta sarrerak eskuragarri daude link honetan: Chinorum/reserva de entradas.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa