Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
CEPESek gizarte ekonomiaren ekintzailetzarako laguntzen deialdi bat argitaratu du, Europako PLUS Gizarte Funtsaren esparruan
Deialdia gizarte ekonomiako erakundeei bideratuta dago eta 20,8 milioi euro batzen ditu.
Lehen deialdi honen helburua da ekintzailetza gaitasunak handitzea eta gizarte ekonomiako ereduaren arabera sortutako autoenplegu kolektiboko enpresa eta ekimenen kopurua haztea, bai eta horiek bizirauteko oinarriak ezartzea ere, ekintzailetzarako laguntza eta aholkularitza zerbitzuen bidez. Deialdia gauzatzeko epea 2023ko irailaren 1etik 2029ko abuztuaren 31ra bitartekoa izango da.
2023ko abuztuaren 28tik 2023ko irailaren 29ra arte, proiektu eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Dirulaguntza eskaera aurkeztu ahal izango dute soilik aldez aurretik CEPESek egiaztatutako erakundeek.
20,8 milioi euroko laguntza deialdi hau EFESO Enplegu, Prestakuntza, Hezkuntza eta Gizarte Ekonomiako Programaren barruan sartzen da. Programa hori Europako Plus Gizarte Funtsak finantzatzen du 2021-2027 aldirako. Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresarien Konfederazioak (CEPES), Enplegu, Prestakuntza, Hezkuntza eta Gizarte Ekonomiako Programaren (EFESO) bitarteko erakunde gisa, FSE+ekin batera finantzatu eta deialdia egin du.
Aukeratutako ekintzek 72 hilabeteko iraupena izango dute gehienez, eta 68 hilabetekoa gutxienez. Deialdi hau Europako Gizarte Funtsaren Unitate Administratzaileak (UAFSE) 2023ko apirilean GEEFaren bitarteko erakunde gisa duen aitorpena berritu ondoren egin da, FSE+ berriaren funtsak kudeatzeko, eta zehazki EFESO programarenak. CEPES erakundeak eskumena dauka 2016. urteaz geroztik eginkizun horietarako.
"CEPES Europako Gizarte Funtsaren Bitarteko Erakunde gisa aritu izanak orain arte gizarte ekonomiako 2.613 enpresa 2016-2023 aldian 6.080 enplegu sortzea bultzatu du. Deialdi berri honekin, EFESO programaren esparruan, aldi berri bat ireki dugu, ekintzaileei laguntza ematen jarraitzeko, enpresa eredu hori indartzen jarraitzeko". "Gainera, etorkizuneko esparruetan egingo dugu, hala nola, Gizarte Berrikuntzan, oinarri teknologikoko ekintzailetzan eta hazten dauden sektoreetan, baita landa inguruneetan ere", zehaztu zuen Juan Antonio Pedreño CEPESeko presidenteak.
Proiektuak aurkezteko deialdia eta eranskinak eskuragarri daude CEPESen webgunean: https://fse.cepes.es/convocatorias