Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Centro Stirling-en webgune berria

Centro Stirlingek, etxebizitza sektorean liderrak diren MONDRAGON Korporazioko enpresa-taldeak osatzen duten MONDRAGON Componentes-eko I+G+b unitatea denak, webgune berria aurkeztu du; https://centrostirling.com/eu/. Hiru hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa) garatutako webgune honek erakundearen egunerokoa publikoari gerturatzea du helburu. Hori dela eta, erakundearen aktibitatearen baitan eguneratuko den albisteen atal berri bat du, egindako proiektuen erakusleiho batez gain, akzio eremu bakoitzetik bi jasoz (Potentziako eta elektromagnetismoko elektronika, Adimen artifiziala (AI), IoT & Cloud Computing., Fabrikazio-sistema aurreratuak, In-mold electronics (IME), Inprimaketa funtzionala, Produktua optimizatzea).
Pertsonei zuzendua
Arteman Komunikazioak garatutako webgune berriak bere xede-taldearekin zein publiko orokorrarekin konektatuko duen webgune bat izan nahi du. Hori dela eta, lantaldeari espezifikoki eskainitako atal bat dago, non proiektua osatzen duten pertsonei aurpegia jar daitekeen. Beste atal bat aldiz talentuaren erakartzera bideratua dago, non Centro Stirlingen parte izateko interesa duten horiek beraien hautagaitza aurkeztu dezakete.