Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
CEBEK eta Laboral Kutxak aliantza sinatu dute Bizkaiko enpresen lehiakortasuna sustatzeko
Bizkaiko ETE-ek ziurgabetasunez betetako ingurune batean egin behar diote aurre pandemiak eragindako krisiaren irteerari. Egoera hori zuzentzeko eta industria-ehunaren suspertze jasangarria lortzeko xedez, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEKek) etaLaboral Kutxak hitzarmen bat sinatu dute, CEBEKeko enpresa kideei merkataritza-arloko hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera eskaintzeko eta, horrela, haien lehiakortasuna hobetzeko.
Baldintza bereziak
Helburu horrekin, Finantza Gestioko Programa bete-bete bat hedatzeko baterako plana sinatu dute Susana Andrések, Laboral Kutxako zuzendari komertzialak, eta Francisco J. Azpiazuk, CEBEKeko idazkari nagusiak. Programa horrek jardunaldiak eta lantegiak hartzen ditu barne, eta euskal kreditu-kooperatibako teknikari adituek eta enpresa-gaietan espezializatutako kontsultoretza-enpresetako profesionalek emango dituzte. Era berean, hitzarmenaren arabera, finantzaketa-lerro berezia ireki da enpresentzat, lehentasunezko baldintzetan.
Honela mintzatu da Francisco Javier Azpiazu, hitzarmena sinatu eta gero: «Aliantza hau funtsezkoa da CEBEKentzat eta bere enpresentzat. Hitzarmenari esker, gure enpresak trebatu eta birziklatu egin ahal izango dira, merkataritzaren, kontabilitatearen eta finantzen alorretan. Gai horiek behar-beharrezkoak dira beti, baina batez ere orain, azken hilabeteotako egoera zailetik irten nahian gabiltzanean.
Susana Andrések, bere aldetik, positibotzat jo du CEBEKekin egindako aliantza, eta gogoeta egin du egungo egoeraz eta Bizkaiko ETE-en finantzen alorreko eskariaz: «Enpresek zirkulatzailea finantzatzeko premia handiagoa dute orain, batez ere industria-alorreko enpresek, jarduera handitu egin baita eta lehengaiak eskuratzea zaila baita, horien eskasia eta prezio-igoera direla eta. Hala ere, inbertsioek ohiko mailatik behera jarraitzen dute, ziurgabetasuna nagusi delako eta enpresa asko Europako funtsen zain daudelako».
Gauzak horrela, irtenbideak emateko konpromisoa hartu du Laboral Kutxak, enpresek garapena sendotzeko eta merkatura bideratzeko erraztasunak izan ditzaten.
Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaio Europako Next Generation EU funtsak eskura izatea; izan ere, 140.000 milioi euro iritsiko dira Espainiara, produkzio-ehuna birsortuko duten erreformak eta inbertsioak egiteko eta, horrela, hazkunde ekonomikoa mugatzen duten arazoak arintzeko.
Helburu horrekin, aholkularitza espezializatuko unitatea sortu du Laboral Kutxak —LABORAL Next—, laguntza-ildo nagusietara jotzeko erraztasunak emateko enpresei. Zerbitzu berri horrek ETEak aholkatzen ditu, haien proiektuak berreskuratze-funtsetarako ezarritako helburuetan nola txertatzen diren jakin dezaten, eta, dagokionean, laguntza teknikoa ematen die, aurreikusitako deialdietako eskakizunen arabera prestatu eta aurkez ditzaten proiektuak. Prentsa-oharra