Gogo biziz egingo die aurre Carlos Mazak LagunAro EPSVren etorkizuneko erronkei

LagunAro EPSVk eginiko bideo batean, zuzendari nagusi berriak bere aurrekoak zuzendaritzan egindako lanari jarraipena emateko ilusioz azaldu da.
2023/11/07

LagunAro EPSVn 20 urte egin ondoren, arduraz hartu du zuzendari nagusi kargua Carlos Maza sestaoarrak. Bere aurrekoak, Luis Mari Ugartek, zuzendaritzan egindako lanari gogotsu jarraipena emateko asmoz.

Mazak, bideoaren bitartez, datozen urteotarako bere helburuak eta asmoak aurkeztu ditu, beti ere fokoa kooperatiben, kooperatibisten eta mutualisten babesean jarrita. Berak adierazten duen moduan, "hori guztia posible izango da lan-talde konprometituari esker". 

Kooperatibisten babes soziala