Irakurriena
- 1. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 2. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 3. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 4. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 5. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 6. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 7. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 8. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 9. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 10. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
Carlos Maza: “Aurreikuspen sistema propioa dugu, zuhaitz autoktonoen sendotasunean oinarritua”
Pentsioen munduko ekitaldirik handiena da Global Pensions Programme, eta arlo horretako liderrak eta espezialistak biltzen ditu urtero, sektoreak dituen erronka eta aukera nagusiei aurre egiteko. Urriaren 22an eta 23an egin da, Barakaldoko BECen.
Edizio honek munduko eztabaidaren erdigunean jarri du euskal sistema, eta Jordan Sáez (Geroa, BGAE), Amaia Aldasoro (Elkarkidetza, BGAE), Luis Carlos Izquierdo (Eusko Jaurlaritza) eta Carlos Maza (LagunAro, BGAE) izan dira parte hartzaileen artean.
Bere hitzaldian, LagunAroko zuzendari nagusiak, Carlos Mazak, gizarte babesaren berezko sistemaren funtsezko ezaugarriak aurkeztu zituen, oso modu berritzaile eta didaktikoan eta AAren laguntzarekin.
Sistemaren oinarrizko printzipioak nabarmendu zituen: pertsonen (kooperatibisten eta haien senideen) babes integrala, demokrazia ordezkatzailea, gardentasuna, mutualismoa, elkartasuna, erantzunkidetasuna eta ingurune gero eta aldakorrago batera etengabe egokitzea; finean, sistema leial zaien printzipio kooperatiboak.
Gainerako hizlariekin bat etorriz, Mazak azpimarratu zuen garrantzitsua dela bere sistemari atxikitako bazkideekin komunikazio omnikanala ezartzea. Era berean, xede talde bakoitzera egokitzeko beharra nabarmendu zuen, bere errealitatearen arabera; pertsona bakoitzari behar duena ematea, zuhaitz sendo horretako kide izateak ematen dizkien onurak ulertzeko.
Carlos Mazak eskerrak eman zizkien antolatzaileei forora gonbidatu zutelako eta parte hartu zuten pertsona guztiei euren esperientziak modu irekian partekatzeagatik.