Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Carlos Garcia hautatu dute berriro Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendari
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko Kontseilu Errektoreak aho batez erabaki du Carlos Garcia beste lau urterako erakundeko zuzendari izendatzea.

Carlos Garcia 2014ko urrian heldu zen kargura, Vicente Atxa ordezkatzeko. Izan ere, azken horrek Mondragon Unibertsitateko errektore kargua hartu zuen.
Goi Eskola Politeknikoko zuzendari izan aurretik, Carlos Garcia Ikerketa eta Transferentziako koordinatzaile izan zen Mondragon Unibertsitateko fakultate berean, eta Koordinazio Orokorrerako mahaiko kide ere.
Carlos Garciak 49 urte ditu eta Mekanikako Ingeniari Teknikoa da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan; eta Mekanikako Goi mailako Ingeniaria, Materialen espezialitatean, Nantesko (Frantzia) Ecole Centralen. Azken horretan, Deformazio bidezko Fabrikazioko Teknologietan doktoratu zen.