Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Cambridgeko Unibertsitateak MondragonLinguaren lana aitortu du
Cambridgeko Unibertsitateak, MondragonLinguak ikasleei ikaskuntza esperientzia ona eskaintzeko hartu duen konpromisoa baloratu du, hau da, "beren bizitzan zehar garrantzitsuak izango diren trebetasunak eta konfiantzak garatzeko konpromisoa".
Nabarmendu da MondragonLinguak, zentro prestatzaile gisa, ezarri dituen berrikuntzak Cambridgeko titulazioak lortzeko formazioan.
Gogoratu behar da MondragonLinguak, 1973an sortu zen enpresak, 1991tik Cambridgeko azterketetarako prestakuntza eskaintzen duela. Hogeita hamar urte hauetan, 5 mila pertsonak baino gehiagok lortu dute beren titulazioa, eta onartutako pertsonen tasa %85etik gorakoa izan da.
Joseba Bartolome, MondragonLinguako komunikazio-arduradunak adierazi duenez, “Aitorpen hau berri bikaina da eta konfiantza ematen digu hasitako bideari jarraitzeko, gure ikasleen helburuak betetzeko metodologia eta profesional berriak inkorporatuz”.
Cambridge Language Assessment-i buruzko zenbait datu:
- 5,5 milioi pertsonak baino gehiagok egiten dituzte azterketak eta probak urtero.
- 2.800 azterketa-zentro baino gehiago dituzte 130 herrialdetan.
- 50.000 prestakuntza-zentro baino gehiago mundu osoan.
- 1913tik, ingelesezko hautagaiak ebaluatzen dituzte, eta bere azterketen kalitatea eta garapena soilik lantzen dituen ikerketa-talde handiena du.