Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
19,4 milioi euroko irabaziak izan ditu Euskadiko Kutxak 2011n
- Finantza-sistemaren erreforma egin berriaren eskakizunak albait arinen betetzea erabaki du Euskadiko Kutxak eta, ondorioz, 222 milioi euroraino areagotu ditu zuzkidurak, bere negozio errepikariaren errentagarritasunaren jokaera egokiari esker.
- 454 milioi euroko soberakina izan du kapital nagusian; hau da, %50,4ko superabita gutxieneko eskakizunen gainetik.
- Erakundeak 65 milioi inbertitu zituen 2011ko ekitaldian eta, horri esker, Seguros Lagun Aro, SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA konpainien kapitalaren %100 eskuratu du.
Kreditu-inbertsioa
Bezeroei emandako kreditua 15.158 milioi eurokoa izan da, eta % 5,6 egin du behera. Hein batean, bezero partikularren kontsumo- eta hipoteka-finantzazioren eskaria murriztu izanak eragin du beherakada hori; nolanahi ere, Erakundeak eutsi egin dio bere kuotari jarduten duen merkatuetan. Enpresei dagokienez, zirkulatzailearen finantziazioak % 7 egin du gora urtetik urtera, halako produktuak gehiago eskatu direlako. Enpresei emandako kreditu eta maileguen saldoek % 3,6 egin dute behera, nahiz eta Europako Inbertsio Bankuak (BEIk) 150 milioi euroko linea bideratu. Hain zuzen, inbertsioa murriztu izanaren ondorioz, lerro hori ez da osorik estali. Erakundeak tinko eusten dio familien eta enpresen finantziazioarekiko konpromisoari, eta jarduten duen lurraldeetako erakunde guztiekin lankidetza estuan jarraitzen du, sinatutako hitzarmenak kudeatzen.
Aurrezkia
Likidezia-egoera sendoari esker, 2010eko ekitaldian gertatu zen bezala, Erakundeak ez du parte hartu “pasiboaren gerra” delako horretan, eta horri esker, bere bitartekaritza-marjinei eutsi ahal izan die. Erakundearen negozioaren oinarri nagusia diren bezero partikularren gordailuak 281 milioi euro gehitu dira, hau da, % 2,41ko hazkundea izan dute. BGAE eta Pentsio Planen saldoak nabarmentzen dira horien artean, 73,4 milioi euro hazi baitira, alegia, % 6,91eko hazkundea izan dute.
Berankortasuna
Erakundeak berankortasuna kontrolpean mantentzen jarraitzen du. Ekitaldia itxita, % 4,77ko ratioa du, eta 2011ko abenduan, sektorearen batez bestekoa % 7,67 zen.
Kaudimena
Core Capitalean, hau da, arriskuaren arabera haztatutako aktiboen artean lehen kategoriako baliabide propioen tasa islatzen duen adierazlean, Euskadiko Kutxak % 12,31ko ratioa du. 2011ko abenduaren 31n, Euskadiko Kutxaren kapital nagusia 1.354,9 milioi eurokoa zen eta, hartara, 453,9 milioiko (% 50,38ko) superabita du gutxieneko eskakizunekiko. Kapital nagusiaren ratioa, berriz, % 12,03koa da, gaur egun eskatzen den % 8a baino dezente handiagoa.
Likidezia
Erakundeak likidezia-maila lasaia du: horixe adierazten du emandako kredituekiko gordailuen ratioa % 85ekoa izateak. Izan ere, sektoreko erakundeetan, batez beste, ratio hori % 67koa da.
Emaitza kontua
Marjina gordina
Interes-tasa baxuen egoerak eta pasiboaren gerrak negozio tipikoaren errentagarritasunari egiten dioten presioa geldiaraztea lortu du Euskadiko Kutxak. Horri esker, marjina gordina 404,5 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldikoa baino % 6,3 altuagoa.
Efizientzia eta gastuaren murrizketa
Kostuei eusteko etengabeko ahaleginean, Erakundearen administrazio-gastuak % 1,7 murriztu dira. Hartara, efizientzia-tasa (administrazio-gastuek marjina gordinetik xurgatzen duten ehunekoa) % 40,64koa da. Horrek erakusten du gaur egungoa bezalako aurkako egoerei egokitzeko gaitasun handia duela Erakundeak.
Horniduretarako zuzkidurak
Horniduren bolumena 222 milioi eurokoa da gaur egun, aurreko ekitaldikoa baino % 46 handiagoa.
Aseguru konpainietan egindako inbertsioa
Joan den abenduan, Euskadiko Kutxak 65 milioi inbertitu zituen eta, horri esker, Seguros Lagun Aro SA eta Seguros Lagun Aro Vida SA konpainien kapitalaren % 100 eskuratu du. Eragiketa horren bidez, Bankaseguruen estrategia berria zabaltzeari ekin nahi dio Erakundeak. Estrategia horretan, finantza- eta aseguru-negozioetan espezializazioa eta bezeroarentzako orientabide bakarra lehenetsi nahi dira.